Uribarriko sorgiña
Antzesgilleak:
Uribarriko sorgiñ : 60 urte
Aizkapel (Aizkapel'go Andrea): 50 urte
Mari-Kurutz (Artzaia) : 22 urte
Muxurdin (Artzaia) : 20 urte
Yoane . (Artzaia) : 18 urte
Karmele . (Artzaia) : 20 urte
Luzitxo (Alzinako neskatilla) : 16 urte
Mari (Baltzategiko etxekoandrea) : 50 urte
Gerta-lekua:
Lendabiziko ekitaldia, Aloña-egoaldeko artzai-txabol baten,
Bigarren ekitaldia, Belarren (Aloña-iparraldean), Uribarri auzoko “Belar” deritzaion Aloña-iparraldeko tokian, Uribarriko sorgiñaren etxetxoan.
Jantziak:
- Lau artzaiak gure mendi-artzaiak bezela.
- Aizkapel, Luzitxo ta gure lengo baserritarrak bezela txukun eta garbi.
- Sorgiña gero, bere lekuan, esango degun bezela, baña parregarri beti.
Gertaroa: ARANTZAZU'ko Ama agertu zanekoa.
I EKITALDIA
 
Antzesgilleak:
Uribarriko sorgiñ : 60 urte
Aizkapel (Aizkapel'go Andrea): 50 urte
Mari-Kurutz (Artzaia) : 22 urte
Muxurdin (Artzaia) : 20 urte
Yoane . (Artzaia) : 18 urte
Karmele . (Artzaia) : 20 urte
Luzitxo (Alzinako neskatilla) : 16 urte
Mari (Baltzategiko etxekoandrea) : 50 urte
Gerta-lekua:
Lendabiziko ekitaldia, Aloña-egoaldeko artzai-txabol baten,
Bigarren ekitaldia, Belarren (Aloña-iparraldean), Uribarri auzoko “Belar” deritzaion Aloña-iparraldeko tokian, Uribarriko sorgiñaren etxetxoan.
Jantziak:
- Lau artzaiak gure mendi-artzaiak bezela.
- Aizkapel, Luzitxo ta gure lengo baserritarrak bezela txukun eta garbi.
- Sorgiña gero, bere lekuan, esango degun bezela, baña parregarri beti.
Gertaroa: ARANTZAZU'ko Ama agertu zanekoa.
I EKITALDIA
Agertokia: ARTZAI-TXABOL AURREKALDEA. Atzean, txabola, atea agiri zaiola, arkaitz eta zugasno batzuen tartean. Txabol-ate ondoan, maletxa, kaikua, iragazkia ta beste orrelako artzai-tresna batzuk. Aulki  ala enbor bat edo beste txabol-ondoan, jarlekutzat.
• Ezker-eskuitik, basoa.
• Dagonilako egun argi-alaia da.
• Goizeko amarrak edo dira.
I Agerkaldia
Mari-Kurutz
Artzai-lanak bukatu ditu-ta, artilezko galtzerdiak egiten diardu, txabol-aurrean.- Une artan « Errodrigo Baltzategi » igaro da, bere ardiakana, ta Mari-Kurutz azkeneko agur-itzak esaten ari zaio, esker-alderantz begira.
- Ez zekiat, ba, mutil. Ai! Alan izango ba’litzak!... Ik burubide onak dituk beti, bai... Agur. Ongi ibili!
• Ezker-eskuitik, basoa.
• Dagonilako egun argi-alaia da.
• Goizeko amarrak edo dira.
I Agerkaldia
Mari-Kurutz
Artzai-lanak bukatu ditu-ta, artilezko galtzerdiak egiten diardu, txabol-aurrean.- Une artan « Errodrigo Baltzategi » igaro da, bere ardiakana, ta Mari-Kurutz azkeneko agur-itzak esaten ari zaio, esker-alderantz begira.
- Ez zekiat, ba, mutil. Ai! Alan izango ba’litzak!... Ik burubide onak dituk beti, bai... Agur. Ongi ibili!
Galtzagintzari gogor ari zaion bitartean, atzera ta aurrera bezela, geldi-geldi ibili bedi. 
Ez det inoiz olako mutilik ikusi... Gauz guziak alde onetik ikuste ditu... Okerrik aundiena gertatu arren, berealaxe alderdi onen bat bilatzen dio nunbaitetik... Legorte ikaragarri onek bazter guziak ondatzen dituala, “Yaungoikoak bidaltzen digun mesedea dala”, esango digu mutil orrek. Mesedea? Nola? “Pekatuak jarri gaituan lozorrotik esnatu gaitezen, Yaunak ematen digun zirikada bezela dalako”. Ikusi dezute buru-argiagorik!... Ganboa ta Oñaztarrak alkar-iltzen lei bizian dabiltzala... Estaiai al dan kalterik aundiena zaiela etxeetan, soro-basoetan eta ondasunetan… ez da orregatik mutil ori suminduko, ez dezute inoiz artega ta asarre ikusiko. “Zer egingo diogu, ba” erantzungo dizute beti, “ori ta geiago zor diogu Yaunari gure alkar-ikusi-eziñagatik! Anai-maitasuna galdu gendun-eta, zorigaitz guzi oiek egiz zor zaizkigu”... Olako mutillik!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
		
 
 Irurogei ta amar urteko agure (irribarrez) askok ez dute orrek bezelako zentzunik.  Ba-dira Uribarri’n amaika bat agure mutil orren zentzun-erdirik beretzat nai luketenak:  Antzuabar’ko(*) Jose-Peru ta Alzina’ko Mikel-Anton eta Aizkapel’go Manu sorgin-zalea. 
Errodrigo joan dan alderantz begira. 
Bai, inun sorgin-zalerik bada, bada, Aizkapel’go Manu da bera. M. Ene! Ori gizona! Kilkirrak ainbat sentzun ez du agure orrek. Zenbat aldiz ez al da igoko egunean Belar’ko sorgiñagana. Ollarrak gaberdian kukurrukurik jo mes duela… an doa arin-arin argitu-orduko sorgiñaren txabolara zergatik izan ote dan galdezka. Beren bei zarrak iru orru luze erreskaran egin dituala, “ba diagu okerren bat gañean” esan eta antxe joango da Belar’era, zein oker gertatuko zaion galde egitera. Aldemeneko tellatuan iru katu batera ikusi dituala, “Jesus! Ba-zetozek inpernuko gaitz guziak guregana”, ta antxe ikusiko dezute arnasestuka, larri-larri aldapa gora zein gaitz etorriko zaion sorgiñari galdetzera… Bai, zoritxarrez, sorgin-jarraitzallerik geiegi ditugu gure alderdi abetan, baña Aizkapel’go Manu bezelakorik ez. Eta orra: len emendik igaro dan mutil ori, piska bat artega ta urduri ikusi nai ba’dezute, sorginkeriok aipatu besterik ez dezute. Ezergatik eta iñorengatik sumintzen ez dan ori, sorgin-izenak berealaxe sututzen du. “Sorginkerietan sinisten dutenak ergel aundi batzuk ditun”, esaten dit bein baño geiagotan. Sorgin-izeneko atso oiek, maltzur gaizto batzuk besterik ez dira, esan zion atzo gure amari. Ez daki iñork etorkizunaren berririk munduan. “Jainkoak  (barre antzean) bakar-bakarrik azaldu ditzake gertakizunak”. Nik ez det iñoz sinismen aundirik izan sorgiñen esan eta egiñetan, baña mutil orren eritzia jakin nuan eskeroz, ez diet sorgiñai esertxo ere sinistu nai.. “Sorginkeriak alderdi guziak naspildurik zeuzkan”, esan dit arestian, “edozein atsok diona Zeruko abotsa bezela diten geienak, Kristau-Ikabide doneari baño begirapen aundiago zioten sorgiñaren aburuari. Auxe den ta ez besterik, gure gaurko zoritxar guzien sustraia. Ba-du mutil orrek nunbaitetik argitasuna orrelako  egi mardulak esateko ; ta nolako benetasunaz esan gañera! Ez dakit nundik ikasi dituan olako egiak. Bere aita ta ama ta anai-arrebak ezautzen ditugu ongi asko. Kristau onak dira danak, baña ez dute orren zentzun- erdirik… “Gure gaitz guzien sendamena bidean degula”-ta, ari zait egun abetan... Ez dakit nolan sendatu ditezken gaitz egun batetik bestera. Arriturik nauka, benetan. Mutil orrek...
II Agerkaldia
Mari-Kurutz ta Muxurdin
Muxurdin ere galtzagintzan dator. Gazta-lanak egin ditu-ta, goizaldea Mari Kurutzekin igarotzea datorkio.
M-K. Zer den Muxurdin? Bai al ator?
Mux. Gazta-legea-edo egin diñagu-ta… emen gaitun.
M-K. Gazta-legea”…bai, alan bearko, neska.
Mux. Bakoitzak al duana egin dezala, ta or konpon Mari Krutz
M-K. Bai, Donostia’n Donosti ta...
Mux. (Berealaxe)... “Gorostia’n Gorosti” gure amonak zionan bezela.
M-K. Ik bezain ongi banekin gaztagintzan...
Mux. “Nik bezain ongi” dion? Asi aiz i eperra aizetzen!
M-K. Eperra ez eze, galeperra ere aurki aizetuko diñagu.
Mux. Ire gaztak gizonenak aña egiten diten Oñati’ko plazan, nereak zakurrak ere ez zetiten nai.
M-K. (Pozez) Bai. Asi aiz i ere “zerak” aizetzen.
Mux. Ez zegon emen “zerik”. Nik, orea gazta-itxura apur bat artzen asi bezain laster, antxe uzten diñat, ezin naun egon bezela, orea estutu ta estutu.
M-K. Nik ere ez zionat geiegirik egiten, ba.
Mux. Ire gaztak ez din iñorenen aurrean lotsik. Borobiltasun ori egoki bezain ongi ematen dion. Ez zekinat nila moldatzen aizen.
M-K. Moldatu? Zumitza berak ematen zion biribiltasun ori. Ez dakin ori oraindik? (Pozez).
Mux. Zumitzarena bakarrik ba’litzan, ez liketen nere gaztaiak “patata” itxuraik izango. Lotsatu egiten naun gaztaiok plazara jeisten.
M-K- Itxura makala izan arren, jakera gozua izan ezkero, ze ajola iri?
Mux.“Jakera gozua” dion? Geienak usteldu egiten ditun. Mamorro zikin oiek sortzen zaizkien, eta zerriai eman bear azkenean.
M-K. Gaztaia zerriai eman? “Goierritarra” olako gaztai-jantzaleak omen ditun-eta... bidaldu alde aietara (Irribarrez).
Mux. (Maltzur) Bai, Antzuabar’ko Muxurdin artzaiaren izena “goierritarrak” goraldu dezaten, ezta? Asi aiz i berriz belak aizetzen. Ez ago i bela txarra!
M-K. Ba-dakin, neska, gaztagintzan astia, astiro ta luze-luze artu bear duala artzaiak.
Mux. Ba-zekiñagu ori ik esan gabe.
M-K. Zergatik ez den artzen, ba?
Mux. Gauza izan bear artzeko. Ezin naun ni ainbeste denbora geldi-geldi ta umekeri oietan egon.
M-K. Ez den umekeria.
Mux. Ba-zekiñagu ori ere.
M-K. Zergatik esan dun, ba?
Mux. Ni ez nindunan artzaintzarako jaio ta kittu!
M-K. Zertan ari aiz, ba? Utzi ardiok eta kittu!
Mux. Zenbat bider ez zionat gure aitonari esan “ardiok saldu egin bear ginduzkela”, baña ez din olakorik aditu nai ere. Gizonok gudaketatik etorri arte nolabait izan bearko gerala-ta, orra, emakumeok gizonen ordean egiten!
M-K. Ni ere alan natxion, Muxurdin; gure gisonak etxeratu arte, emen mendi-ontan egon bear. An, etxeko lanetan banengo milla aldiz naiago niken.
Mux. A! Zorioneko gudaketok bukaturik baleuden!
M-K. Inoiz sortu ez balitzaten, obe!
Mux. Bai, neska. Bukatuko ditun egunen batez, ala ere.
M-K Bai, gu il ondoren-edo.
Mux. Baita lenago ere.
M-K Ez zekiñat, ba. Ez diten bukatzeko itxurarik.
Mux. Ikusi den Baltzategi’ko Errodrigo?
M-K Bai, emendik joan dun. Itz bat edo beste alkarri esan zionagu. Zer esan dikin, ba, mutil orrek berrizik?
Mux. Gure zorigaitzen sendamena ber-bertan diñagula
M-K. “Ber-bertan” esan din? Ez zidan neri ainbestekorik esan! A, neska! Alan balitzan, pozik dantzatuko niken aurresku bat Oñati’ko plaza-erdian!
Mux. Nik Uribarriko elizako tellatuan arin-arin bat dantzatuko niken orain bertan, alan gertatuko balitzan.
M-K Nola uste din,ba mutil orrek, gaitzen sendamena ber-bertan etorri ditekenela?
Mux. Luzaroan egon naun berarekin izketan ta Andra Maria’rengandik uste din mutil orrek sendamena artuko diñagula.
M-K. Ai! Alan gertatuko balintzan pozik joango ninduken ortotzik, eta belauniko ere bai, Oñati’ko eliz nausira Andra Maria’ri eskerrak ematera. Ta, nola sortu zaion Errodrigo’ri uste ori?
Mux. Ez zekiñat ori ongi.
M-K. Andra Mariak emandako argitasunen bat, edo...
Mux. Ba-daiteken ori ere izan. Egun abetan Oñati’n egiten ari diran otoizketagaitik uste diñat dala, geinbat.
M-K. Otoizketagaitik bakarrik? Amaika bat gauz eskatu ztiñat nik Zeruari, iritxi ezer gutxi, ordea.
Mux. Alantxe aditu zionat, ba, arestian. Ta begira azaldu zidan esaera au: “Arretaz, apal, uste osoz eta iraunkiro egiten dan otoitzak beti iristen du eskatzen duana, Andra Maria’ren bitartez egiten danean, batez ere”.
M-K. Ba-ditu mutil orrek esaera zorrotz batzuk!... Arriturik natxian aspaldi.
Mux. Oraingo otoizketa abetan, Oñati’ar zintzo askoren biotzak benetan Jaunagana aldatu dirala, aurreko gaizki-egiñen damua arturik; eta zorionez, Andra Maria’ren babesean jarri geralako sendamena ber-bertan diñagula.
M-K. Ez zidan neri orrenbeste esan.
Mux. (Biziro) Baietz!, Ama Maria’ren bitartekotasunak ezin dezakela utsik izan, eta ezin dezakela utsik izan.
M-K. Ba-zekin orrek goitik zerbait. Andra Mari berak azalduko zionan gertakizuna.
Mux. Ez niken ezetzik esango.
M-K. (Gorantz begira) Entzun itzazu Ama maite orrek gure eskariak, eta kendu zaizkiguzu ainbeste estututzen gaituzten irrurri ta zorigaitz aundi abek!
Mux. (Bere baitan) Ba-diñagu premia!
M-K. Erakutsi zaiguzu, arren, zure esku altzua lenbaitlen!
Mux. (Mari-Kurutz’i) Orain arte parre egin diñat. Beti mutil orren izakera ta esakunen bizkarretik, baña gaurko bere izketa ta ibillera danak biotz-barreneraño jo natxioten. Oraingoan beintzat gauz onen bat dakarkigun Andra Maria. Uste orretan natxion ni ere.
M-K. Ezin din inoiz Zeruko Andra Maria’k gauz txarrik ekarri iñori.
Mux. Ba-zekiñat ik bezain ongi. Ez diñat nik sekula olakorik esan.
M-K- Ordu onean eldu bekigula beintzat bere laguntza ta errukia!
Mux. Bai, ori bai; ez zionat besterik eskatzen gure Zeruko Ama Andriari.
II Agerkaldia
Mari-Kurutz ta Muxurdin
Muxurdin ere galtzagintzan dator. Gazta-lanak egin ditu-ta, goizaldea Mari Kurutzekin igarotzea datorkio.
M-K. Zer den Muxurdin? Bai al ator?
Mux. Gazta-legea-edo egin diñagu-ta… emen gaitun.
M-K. Gazta-legea”…bai, alan bearko, neska.
Mux. Bakoitzak al duana egin dezala, ta or konpon Mari Krutz
M-K. Bai, Donostia’n Donosti ta...
Mux. (Berealaxe)... “Gorostia’n Gorosti” gure amonak zionan bezela.
M-K. Ik bezain ongi banekin gaztagintzan...
Mux. “Nik bezain ongi” dion? Asi aiz i eperra aizetzen!
M-K. Eperra ez eze, galeperra ere aurki aizetuko diñagu.
Mux. Ire gaztak gizonenak aña egiten diten Oñati’ko plazan, nereak zakurrak ere ez zetiten nai.
M-K. (Pozez) Bai. Asi aiz i ere “zerak” aizetzen.
Mux. Ez zegon emen “zerik”. Nik, orea gazta-itxura apur bat artzen asi bezain laster, antxe uzten diñat, ezin naun egon bezela, orea estutu ta estutu.
M-K. Nik ere ez zionat geiegirik egiten, ba.
Mux. Ire gaztak ez din iñorenen aurrean lotsik. Borobiltasun ori egoki bezain ongi ematen dion. Ez zekinat nila moldatzen aizen.
M-K. Moldatu? Zumitza berak ematen zion biribiltasun ori. Ez dakin ori oraindik? (Pozez).
Mux. Zumitzarena bakarrik ba’litzan, ez liketen nere gaztaiak “patata” itxuraik izango. Lotsatu egiten naun gaztaiok plazara jeisten.
M-K- Itxura makala izan arren, jakera gozua izan ezkero, ze ajola iri?
Mux.“Jakera gozua” dion? Geienak usteldu egiten ditun. Mamorro zikin oiek sortzen zaizkien, eta zerriai eman bear azkenean.
M-K. Gaztaia zerriai eman? “Goierritarra” olako gaztai-jantzaleak omen ditun-eta... bidaldu alde aietara (Irribarrez).
Mux. (Maltzur) Bai, Antzuabar’ko Muxurdin artzaiaren izena “goierritarrak” goraldu dezaten, ezta? Asi aiz i berriz belak aizetzen. Ez ago i bela txarra!
M-K. Ba-dakin, neska, gaztagintzan astia, astiro ta luze-luze artu bear duala artzaiak.
Mux. Ba-zekiñagu ori ik esan gabe.
M-K. Zergatik ez den artzen, ba?
Mux. Gauza izan bear artzeko. Ezin naun ni ainbeste denbora geldi-geldi ta umekeri oietan egon.
M-K. Ez den umekeria.
Mux. Ba-zekiñagu ori ere.
M-K. Zergatik esan dun, ba?
Mux. Ni ez nindunan artzaintzarako jaio ta kittu!
M-K. Zertan ari aiz, ba? Utzi ardiok eta kittu!
Mux. Zenbat bider ez zionat gure aitonari esan “ardiok saldu egin bear ginduzkela”, baña ez din olakorik aditu nai ere. Gizonok gudaketatik etorri arte nolabait izan bearko gerala-ta, orra, emakumeok gizonen ordean egiten!
M-K. Ni ere alan natxion, Muxurdin; gure gisonak etxeratu arte, emen mendi-ontan egon bear. An, etxeko lanetan banengo milla aldiz naiago niken.
Mux. A! Zorioneko gudaketok bukaturik baleuden!
M-K. Inoiz sortu ez balitzaten, obe!
Mux. Bai, neska. Bukatuko ditun egunen batez, ala ere.
M-K Bai, gu il ondoren-edo.
Mux. Baita lenago ere.
M-K Ez zekiñat, ba. Ez diten bukatzeko itxurarik.
Mux. Ikusi den Baltzategi’ko Errodrigo?
M-K Bai, emendik joan dun. Itz bat edo beste alkarri esan zionagu. Zer esan dikin, ba, mutil orrek berrizik?
Mux. Gure zorigaitzen sendamena ber-bertan diñagula
M-K. “Ber-bertan” esan din? Ez zidan neri ainbestekorik esan! A, neska! Alan balitzan, pozik dantzatuko niken aurresku bat Oñati’ko plaza-erdian!
Mux. Nik Uribarriko elizako tellatuan arin-arin bat dantzatuko niken orain bertan, alan gertatuko balitzan.
M-K Nola uste din,ba mutil orrek, gaitzen sendamena ber-bertan etorri ditekenela?
Mux. Luzaroan egon naun berarekin izketan ta Andra Maria’rengandik uste din mutil orrek sendamena artuko diñagula.
M-K. Ai! Alan gertatuko balintzan pozik joango ninduken ortotzik, eta belauniko ere bai, Oñati’ko eliz nausira Andra Maria’ri eskerrak ematera. Ta, nola sortu zaion Errodrigo’ri uste ori?
Mux. Ez zekiñat ori ongi.
M-K. Andra Mariak emandako argitasunen bat, edo...
Mux. Ba-daiteken ori ere izan. Egun abetan Oñati’n egiten ari diran otoizketagaitik uste diñat dala, geinbat.
M-K. Otoizketagaitik bakarrik? Amaika bat gauz eskatu ztiñat nik Zeruari, iritxi ezer gutxi, ordea.
Mux. Alantxe aditu zionat, ba, arestian. Ta begira azaldu zidan esaera au: “Arretaz, apal, uste osoz eta iraunkiro egiten dan otoitzak beti iristen du eskatzen duana, Andra Maria’ren bitartez egiten danean, batez ere”.
M-K. Ba-ditu mutil orrek esaera zorrotz batzuk!... Arriturik natxian aspaldi.
Mux. Oraingo otoizketa abetan, Oñati’ar zintzo askoren biotzak benetan Jaunagana aldatu dirala, aurreko gaizki-egiñen damua arturik; eta zorionez, Andra Maria’ren babesean jarri geralako sendamena ber-bertan diñagula.
M-K. Ez zidan neri orrenbeste esan.
Mux. (Biziro) Baietz!, Ama Maria’ren bitartekotasunak ezin dezakela utsik izan, eta ezin dezakela utsik izan.
M-K. Ba-zekin orrek goitik zerbait. Andra Mari berak azalduko zionan gertakizuna.
Mux. Ez niken ezetzik esango.
M-K. (Gorantz begira) Entzun itzazu Ama maite orrek gure eskariak, eta kendu zaizkiguzu ainbeste estututzen gaituzten irrurri ta zorigaitz aundi abek!
Mux. (Bere baitan) Ba-diñagu premia!
M-K. Erakutsi zaiguzu, arren, zure esku altzua lenbaitlen!
Mux. (Mari-Kurutz’i) Orain arte parre egin diñat. Beti mutil orren izakera ta esakunen bizkarretik, baña gaurko bere izketa ta ibillera danak biotz-barreneraño jo natxioten. Oraingoan beintzat gauz onen bat dakarkigun Andra Maria. Uste orretan natxion ni ere.
M-K. Ezin din inoiz Zeruko Andra Maria’k gauz txarrik ekarri iñori.
Mux. Ba-zekiñat ik bezain ongi. Ez diñat nik sekula olakorik esan.
M-K- Ordu onean eldu bekigula beintzat bere laguntza ta errukia!
Mux. Bai, ori bai; ez zionat besterik eskatzen gure Zeruko Ama Andriari.
Ixil-unetxoa. Biak gogoz ari dira galtzagintzan. Bat-batean M-K’i  bere “sukaldeko” lanak bururatu zaizkio, ta txabolarantz zuzentzen da.
M-K.	 A! Ta suari ardura artzea ere aztu zaitadan. Nola egongo ditun gure eltzeak? Itzulirik, bear ba’da. (Txabolan sartzen da).
III Agerkaldia
Muxurdin. Mari-Kurutz
Mux. Nekatu egiten den, beti zutik egonda ere. Eseri gaitenan pitin batez aulki ontan.
III Agerkaldia
Muxurdin. Mari-Kurutz
Mux. Nekatu egiten den, beti zutik egonda ere. Eseri gaitenan pitin batez aulki ontan.
Eseritzen da. Ixil-unetxoa. Gero gorantz begira M-K’i:
Egoaldi bikaña den gaurkoa mendirako... (Ez du erantzunik) Gabaz intza pitin bat izango ba’litzan, belarrari ezotasuna emateko, baña... etzegon, neska, etzegon. 
(Legarra)
		Or zebiltzan ardi gaxoak, ara ta ona, nun belar-izpitxoren bat billatuko... Dana erre ta kiskaldurik zegon... Gorria den auxe!... Ez omen den inoiz orrelako legorterik ezagutu... Alan zion beintzat gure aitonak… Udaberri ezkeroztik euri-tantarik ez, ezta intzik ere… Iturri geienok agortu ditun… Alan ba’goatxiñon… (Txabol-aterantz begira, irribarrez)  Zer? Legatz eta saieskiok ondu Al ditun? Usai gozo-onik asko zetrorren nere sudurrerantz. Ots egingo naun jatordukoan, ezta? 
M-K.		(Barrezka) Ez daukan jolaserako gogo txarra, Muxurdin! 
Mux.	Zer ba?
M-K		Sua itzali zaitadan. 
Mux.	Sua itzali? Sartu den sorgiñen bat ire txabolan. 
M-K		Ago ixilik! Ez zadanan sorgiñik aipatu!... Ai, ene! Nere babak egosi orduko... 
Mux.	Babak bazkaltzeko? Ez aiz gaizki bizi. Ez diñat nik baba-egosteko lanik, gaur zortzi ezkeroz ez bait zegon gurean babarik, talo ta esnea ta gaztaiaz pozik egon bearko. I bezelako erregiñak ezik, gaur ez din iñork babarik. 
M-K		Ez ago i errege txarra!... (Gogorrago) Ederra egin diñagu orain! 
Mux.	Zer gertatzen zain? 
M-K		Ardagaia ta sukarria zearo bustita zeuden, eta ezin orain surik egin. 
Mux.	(Barrez) Ajajai! Ez diñat esan sorgiña daukanala txabol ortan? Arakatu itzan bazterrok, ia eltzeren baten azpian billatzen denan, tximitxa biurturik-edo. 
M-K		Lurra pitin bat bustitzeko intzik ez diñagu ikusten baña ardagai-sukarriok ondatzeko ura sortu den nonbaitetik. 
Mux.	Sinistu nazan, Uribarriko sorgiñaren lanak ditun oiek. 
M-K		Ago ixilik, ez diñat aditu nai ere sorgiñ orren izenik… 
Mux.	(Maltzur) Baietz. Arestian ikusi diñat, katillu urarekin, tellatu-irristutik irean sartzen. 
M-K		(Garraxika) Ene! Ene! Baña zer den auxe? (Lasterka irtetzen da txabolatik).
IV Agerkaldia
Mux.	(Zutiturik) Zer den, baña, Mari-Kurutz, ainbeste garraxi ta zalaparta?. 
M-K		Ez diñat, ba, bota lurrera gatzuraz beteta neukan kaikua? Au lana! Zer diñat nik gaur, ba? 
Mux.	(Parrez) A.. ji..ji ! Iri gertatu bear ori ere ! Ez diñat esan sorgiña sartu zainala arestian txabol ortan?. 
M-K 	Ago ixilik beinguan zorioneko sorgiñ orrekin! 
Mux.	(Txabol-aterantz burua urreratzen Mari-krutzi gertatu zaiona ikusteko) Jajai! Eltzea ere itzuli den ire zalapartaz! Ederra jarri den sutondoa eltzeko uraz! I aiz i, neska! Leku ortan surik egin bear ba’den, asi bear aiz amar aldiz. (Mari-Kurutz’i) Sorgiñ ori uxatu arte, ez den gauz onik egingo, Mari-Kurutz. 
M-K		(Asarre-antzean) Ez zegon nere txabolan sorgiñik. 
Mux.	Ezetz? Nola izan, bestela, orrenbeste zorigaizto?.. 
M-K.		Trakets eta astunak gerala gere eginbearretan! Ez zegon beste sorgiñik! 
Mux.	Ba-zekiñat sorgiñok uxatzeko bide polit bat. Nere amonha zanak erakutsi zidan. Ara or erratza (Txabolara sartu ta erratza ateratzen du) 
M-K. 	Zer egin bear den erratz orrekin? 
Mux.	Begira; erratza buruz-bera ate-ondoan ipiñi ezkero, inguru guziko sorgiñok lurperatu egiten ditun (Esan bezela egingo du erratzaz) 
M-K		(Aserre) Ago geldi ire erratz eta sorgiñokin, Muxurdin, bestela bizkarrean joko aut erratz beronekin. (Erratza ate-ondotik biziro artu, ta Muxurdin jotzera bezela egin ondoren, txabol-barrenera jaurtiko du) 
Mux.	Ik ikusi, ik ikusi! Iri on-egitearren esan dizkiñat. 
M-K		Nork sartu dizkin buruan orrenbeste gezur eta umekeri? Ez zegon ilun egizko sorgiñik-eta. 
Mux.	Ortan ago oraindik? Ikusiko den, ikusiko den, (une ontan arran-otz aundia adituko da, norbaitek ardiak uxatuko ba’litu bezelaxe. Mari-Kurutz eta Muxurdin arriturik daude, otsa eldu dan lekurantz begira.). 
M-K		Zer den or? (ixil-unetxoa) 
Mux.	Ikusi den? Erratzak sorgiña uxatu din. 
M-K		(Pitin bat bildurrez) Zerbaitena izan den, bai. 
Mari-Kurutz berriz txabolan sartzerakoan, Yoane lasterka bizian sartuko da ezkerretik.Onek artzai-makilla dakar bakarrik eskuan. Izuturik dator. 
IV Agerkaldia 
Lengoak eta Yoane  
Garraxika, Mari-Kurutz’ganantz arnas-estuka. Yoane. Mari-Kurutz, Mari-Kurutz! 
M-K. 	Zer den 
Yoane. Zer den? 
Mux.	Zer daukan, neska, itxumustu orretan agertzeko? 
Yoane.	Ez dezute baña, ezer ikusi? 
M-K		Ikusi ez, aditu bai, aditu diñagu zerbait 
Mux.		Arran-otsa, arran-otsa…nerea izan da. 
M-K		Arran-otsa zertarako egin den? 
Yoane	Nere lasterrak ardiak izutu zetin-eta. 
M-K		A! Ori unan dan? (Baretzen da pitin bat)
Yoane	Baña ez dezue ortik zear (ezkerretik) ezer ikusi? 
Mux		(Parrez) Bai! Anboto’ko anderea ikusi diñagu. Jaja! 
Yoane	Anboto edo Aizkorri edo nungoa ez zekiñat, baña oietako bat bai. 
Mux. 	Eta M-K Jajajai! Zer dion, Yoane? 
Yoane	(Beti larri) Ez det, ba, nik par-egiteko gogorik. 
M-K		Ijijiii! Nun den burua, emakumea? 
Mux.	Ez zazutela hainbeste par-egin, gehiago estutzen nauzute-ta. 
M-K		Nola ez den nai, ba, guk par-egitea. Ajajai!
Yoane	Ez dezute egiz ezer ikusi? 
Mux		(Maltzur eta parrez) Zer ikusiko gindunan, ba, akerra mendi-tontorrean dantzan! Ijijii!
Yoane	Ez zan hainbeste par-egin, Muxurdin! 
M-K		Zer ikusi den, ba? Esan zan laister.
Yoane	Ke beltz antzeko gauza “luuuze” bat (oroipenaren larritasunez) Ene! 
Mux		Kea egunero ikusten diñagu, ta ez gaitun larritzen. Ijijiiii! 
M-K 	Zer den ik, baña Yoane? Keak larritzen al au? 
Yoane	Ez, keak ez! 
M-K		Zerk, ba, orduan? 
Mux		Agur Yoane’n burua! Burua galdu gure Yoane’k! 
Yoane	(Muxurdin’i) Utzi nazan, mesedez, gertatutakoa esaten. 
Mux		Mintzatu adi, ba, mintzatu adi, lenbaitlen. 
Yoane	(M-K eta Muxurdin parrari ezin eutsiz daude) Nere txabol-ate-ondoan nengoala agertu zait ke beltz ori, sugetzar ikaragarri bat bezela zearka-mearka nereganantz zetorrela… (Oroipenaren larriz garraxika ta Mari-Kurutz besotara, lasterka) Oi! Oi!... Ai ene!  Gorde nazan, Mari-Kurutz. 
Mux		(Parrez lertu-bearrean) A..ja…jai! I…ji..jiiii! 
M-K 	(Maitekiro Yoane bere besoetan arturik) Zer den, baña emakumea?
Yoane	Gorde nazan, arren. 
Mux		Uribarri’ko sorgiñak burua kendu dio Yoane’ri! 
M-K		Ez ezan izan bildurrik, Yoane! 
Mux.	Eta zer egin din ke-suge orrek? 
Yoane	(Dardaraz dago oraindik) Eldu zait, eta ister-tartetatik igaro da. Ene! Ene! 
Mux.	Uribarriko sorgiña izan den ori. (Par-egiteari utzi dio) 
Yoane	(Izuturik) Sorgiña? Ba-niñan, bai, bere susmorik. Ene! 
M-K		Ez zan sinistu, Yoane. Uribarri’ko sorgiña bere Belar’ko etxean zegon-eta. 
Yoane	Nor izan den, ba? 
M-K		Nor? Inor ez. Ire buruko irudipenen bat. 
Yoane	Ez, ez unan irudipena, nere begiz ikusi diñat-eta. 
Mux		Ta ez al din oñetan gili-gilirik egin? 
Yoane	Ui! Ui! Ez zadan berriz aipatu ere egin, Muxurdin! 
Mux		Ba-oaken askar sorgin orrengana, ez dikin bestela pakerik emango. 
Yoane	Neri ere orixe bururatu zaitadan. (M-K’i) Zer  egingo diñat, Mari-Kurutz? 
M-K		Ez zaion Muxurdin’i jaramonik egin 
Yoane	Eta berriz sorgiñ ori etorri ezkero? 
M-K		Ez zain etorriko 
Mux		Bein irekin asi dan ezkero, beti atzetik izango den, Yoane 
Yoane	Alan uste den, Muxurdin? 
M-K		Muxurdin’i jaramonik ez egiteko esan diñat, Yoane. 
Mux		Bai, ire alde artzen ez ba’den zoratuko au, ireak egin din. 
Yoane	(Izuturik) Ai, eneee! (Ausarki) Sorgiñ orregana joan behar diñat, Mari-Kurutz. 
M-K		Ez adi joan, Yoane. 
Yoane	Zergatik ez? 
M-K		Uribarri’ko sorgiñak ez dizaken gaitz apurrik egin. 
Mux		Ortan ago oraindik, Mari-Kurutz? 
M-K		Bai, ortan natxion eta ortan egongo naun beti. 
Yoane	(M-K’i bizi) Sorgiñarengana joan bear diñat. 
M-K		Joan adi, joan adi, nai ba’den (bere ondotik kentzearren) 
Mux.	(Yoane’ri) Obe dun joate, bai. Ongi ezautzen zetiñat sorgiñen asarrearen kalteak. 
Yoane 	(Umeturik, M-K’i) Joan niteken, orduan, sorgiñagana, e? 
M-K		Bai, neska, bai. Buru ortan sartu zain ezkero etzegon irtetzerik! 
Yoane	Lagunduko naun sorgiñaren etxeraño, ezta? 
M-K		(Gogorki) Ez nik. 
Yoane	(Erdi-negarrez) Zer egingo diñat, orduan? Ai ene! Ez naun ausartzen bakarrik joaten. Berriz irtetzen bazaitadan suge beltz ori... Ene! 
M-K		Ez den berriz ikusiko ke-sugea. 
Mux		Nork jakin! Aundiak ditun sorgiñen almenak. 
Yoane	Lagundu nazan, mesedez, Mari-Kurutz. 
M-K		(Gogor) Ezetz esan diñat.
Yoane	 Errukari ni orduan! 
Mux		Ez adi larritu, Yoane! Nik lagunduko aut. 
Yoane	Eskerrik asko, Muxurdin; nik Mari-Kurutz nai niñan baña; ez din nai. 
Mux.	Ez den nai nere laguntzarik? Ago orduan ire sugearekin. 
Yoane 	(Larri) Ez, ez. Ez niñan ori esan nai. Irekin joango naun. 
M-K		Joan zaitezke nai dezutenean. 
Mux.	Orain bertan joango gaitun. Gorde zan itzuli bitartean nere galtzerdi ta orratzak, eta ekatzan ire mendi-makilla, ezertarako bear izan ezkero ere… 
(Galtzerdi-orratzok etara eta eman bezazkio Mari-Kurutz’i, ta onek, txabolatik makilla atara ta eman eman egingo dio Muxurdin’i) Bitartean gu bion txabolak zaindu itzan; eta atakak giltzaz isten ba’ditun, obe. 
M-K		Agur, ba, ta berri onak ekarri !
Yoane	Alik onenak ekarriko zetiñagu. Agur. 
Mux.	(Irriparrez) Sorgiña lotuta ekarriko diñagu. Izango den aurrerantzean nork babak egosi.
Mux.	Gero arte, Mari-Kurutz. 
M-K		(Gogait) Ago ixilik, Muxurdin. Ongi ibilli! 
Mux.		Agur, gero arte.
		(Yoane ta Muxurdin eskutik irtetzen dira). 
V Agerkaldia 
Mari-Kurutz 
M-K.		Ikusi al dezute olakorik? A zer bi! Uztarrian alkarri lotzeko egoki! ... Batak, Yoane’k, burua auldurik dauka, ta ezer ez dagon lekuan, inpernuan dauden txerren guziak ikusten ditu... Besteak, Muxurdin’ek, berriz, aur batek baño buru geiagorik ez du. Or, bazterretan aditzen ditun lelokeri danak sinisten ditu. A, Jauna! Ta Uribarri’n, eta Oñati’n, eta inguru danotan, Muxurdin eta Yoane’rik asko daudela  gogoratzeak...! Goiko Jaunak bakarrik sen dezake gure gaitz aundi au!... Noiz bidalduko dezu, Jauna, zure goiko argi-zerutarra, sorgin eta azti sorgin ta azti guzien esamesa ta gezurrak gure Euskalerri ontan sortu duten sinismen-illuntasuna, urratu, ezereztu ta uxatu dezan? Iritxi zaiguzu, zeruko Andra Mari maite orrek, zure seme Jaungoikoagandik argitasun ori. Atoz zerorri, Ama laztana, ta ixildu itzazu sorgin-aztien mingañak.... Ta nere artzai-lagun oien buruak ere argitu itzazu, zuk eman ziñigun Egia, zere Semea ezagutu ta maitatu dezaten. 
Txabolarantz doa. Atetik barrenera pitin bat begira egongo da, ta len gertatu zaizkion okerrak ikusirik, berriz ANTZEZTOKI erdira dator. Ez aztu galtzagintzari jardun bear diola.
Ez dakit zer gertatu zaidan len. Ainbeste ezbear, bata bestearen ondoan: sua itzali, sukarri-ardagaiak busti, ta gatzur-ontzia itzuli. Ez det gaurdaño orrenbeste zoritxarrik izan...
Zorigaitz aben zergatia jakin-naiak zirikatzen du-ta, txabolara doa berriz. Sartzen da, baña berealaxe irtetzen da. Oraingoan alaiaz dator, bi ezbearren “egillea”, pitxarra, eskuan duala.
Ona emen nere bi zorigaitzen egillea. (Irribarrez) Auxe da nere txabolako “sorgiña”. Ona zer gertatu dan: len, txabolatik irteeran, txabolako zorua berdin ez egon nunbait, eta sutondoko abar-tartean erori zait leun-poliki asko; ta gero, jakiña, sua itzali, ta ta suaz emengo aldetik neuzkan ardagai-sukarriak busti. Jaja! Ona emen, ona emen, len ia zratu naun “sorgiña”... (Gogorki) Esan dezaket gure gertakizun arrigarri geienen zergatiak, olako pitxar makalak dirala. Bai, noski. 
Pitxarra ateko aulki gañean utzi beza. 
Gure sorgin-zaleok beren txabolak zaintzeko agindu diate-ta, txabol-atakak giltzaz itxi bearko ditut. 
Ezkerretik irten bedi. Une batez ANTZEZTOKIA utsik dago. 
VI Agerkaldia 
Karmele 
Karmele.	(Bere artzai-makillarin dator au ere. Sartu ta zuzen txabol-aterantz joango da) Eup! Egun on! Ba’ gera, Mari-Kurutz? (Ixil-unetxoa. Burua atetik sartuko du). Ez da emen. Nun izango da bera? Iturrian ote? Ez, pitxarra emen da-ta (Barrenera begira) Au sukaldea daukana gaur Mari-Kurutzek! Ez su ta ez gar; gatzur-ontzia lurrean itzulirik!... Asko arritzen nau txabola era ontan arkitzeak, bera emakume txukun eta zolia izan-eta… (Pitxarra ikusirik) Eran dezagun ur pizka bat, egin dedan ibiltaldiak egarritu egin bait nau. 
Edateko pitxarra goi-goraño jasotzean, urik ez dagola oartzen da. Pitxarra bere lekuan utzi beza.
Au ere ba-degu? Olako egarriaz izan, eta urik ez! Zer egingo diogu, ba! Geroago eran bearko! Eseri gaitezen une batez bederen, aldapa ontan nekatu ere egin gera-ta. 
Aulkian-edo eseri bedi. Artega dago Mari-Kurutz’i gauz aundiren bat azaldu bearrean dagola dirudi.
Nun ote dago gure Mari-Kurutz ori? Nora joan ote da neska ori? Bere txabola inork ez bezela zaintzen ba-daki, ba… Ta dana zabalik utzirik joan da. Abere edo piztiren bat sartzen ba-zaio, a! nolako jaiak izango dituan! (Ezker-aldera begira) A! Ba-dator!... Ezta! Aberen baten egindako otsa izango da… 
Eserita aspertu egin da. Zutitutzen da. 
Ezin naiteke hainbeste denbora berari begira egon. Bila joan bearko naiz. Ondoko lagunengana-edo joango zan, bear ba-da (Ezker-alderantz abiatzen asten da) A! Ba-dator!--- Ba-zan garaia!... (didarka) Nun egon aiz orrenbeste denbora? 
VII Agerkaldia 
Karmele eta Mari-Kurutz
M-K.		(Agertzen da) Orrenbeste denbora dion? Oraintxe joan-eta. Zer den berririk, ain artega egoteko?
Karmele	Ta i, nola nola joan aiz dana zabalik utzita? 
M-K		Nor etorriko dun, ba, ona lapurreta egitera? 
Karmele.	Ez didan ur-tantorik ere utzi erateko. 
M-K		(Irribarrez) Sorgiñak ustu zidan-eta. 
Kar		(Ben-bera) I ere sorgiñakin abil-ala? 
M-K		Jolasean esan diñat 
Kar		Ez diñagu aurrerantzear sorginkeriarik ere aitatu bear. Mututu ditun betiko sorgiñok. 
M-K		(Artega) Zer berri den, baña, Karmele? Iñoiz ez bezela ikusten aut-eta. 
Kar		Berri ona diñagu, Mari-Kurutz! 
M-K		Zein? Esan zan azkar! 
Kar		Baltzategi’ko Errodrigo ikusi diñat oraintxe. Arin-arin zijoanan etxeruntz berria ematera.
M-K 	(Urduri) Zein berri? Izan din goiko erantzunik? 
Kar		Ezer ba-dakiñ ala? 
M-K		Goizean esan zidana besterik ez. Izan din zerbait ala? 
Kar		Zerbait baño gehiago, neska. 
M-K		(Urduri, gero ta geiago) Esan zadan azkar, irakiten zeukanat biotza-ta. 
Kar		Andra Maria agertu!!! 
M-K		(Zearo arriturik) Andra Maria agertu? Nun? Nola? 
Kar		Or, bean, Arantzazu aldean! 
M-K		Ooo! Olakorik!… Egia ote da? Ez zadan gezurrik esan, Jainkoa’gaitik! 
Kar		Ezetz! Egia den! Alan esan zidan arestian behintzat. 
M-K		Andra Maria agertu!!! (Gorantz begira) Ba-datorkigu, beraz Ama Maria’ren arrukia! Onetsi ta bedeinkatua bedi bere esku altsua! (Karmele’ri) Ba-niñan, bai, zerbeit onik etorriko
		zitzaizkigunalaren susmoa! Baña ain azkar ez niñan uste!... O! Zoriontsu gaitun, Karmele!... Ta zer esan zion Andra Maria'k Errodrigo'ri? 
Karm.	Gauz asko. Euria gaur bertan izango diñagula, ta... 
M-K		(Pozez) Bai? Betorkigula lenbaitlen zeruko ondasun ori! Geiago? 
Karm.	Gizon danak, batak bestea anaia bezela maite bear ditenela-ta, anai-gudaketak berealaxe bukatzeko. 
M-K		Ori gizakumeendako den! Guk ez diñagu agindu orrekin ezer ikusterik. Geiagorik? 
Karm.	Sorginkeriak dirala-ta oso minduta omen zegon Andra Maria. Euskaldunak, Jesus bere Semearen ordezkariak, apaizak, aditu bearrean, sorgiñengana joaten diralako, naigabeturik omen zegon Zeruko Ama ori. Berak ixilduko omen zetin sorgi-aztien mingañak. 
M-K		(Sutsu) Izan erealaxe den-eta. Ni beti egon naun sorginkeri guzien aurka. Ez al din besterik esan? 
Karm.	Lasterka zijoanan berantza-ta, ez zionat besterik galdetu. 
M-K.	Oietxek ditun, izan ere, gure gaurko gaitzik aundienak. 
Karm.	Anai-burrukak eta sorginkeriak, batez ere, samindurik omen zeukan Andra Maria'ren biotza. 
M-K		Bai, len ere aditu diñat. (Bat-batean bururaturik) Ai ene! Ta nik arestian Ugao'ko Yoane Uribarri'ko sorgiñagana bidaldu! Zer egin diñat nik!? (Yoane'ri joaten utziaz damuturik dago).
Karm.	Zertara bidaldu den, ba? 
M-K		Ia zoratu natxion bere zorioneko sugeaz. Sorgiñagana juan nai ziñan, eta nik joateko esan zionat. 
Karm.	Ez adi naigabetu, emakumea! Atso orrengana joatea nai baziñan, bere den errua ta ez irea. 
M-K		Nik baietza eman ez ba'nionan, ez unan joango. Nirea den errua, Karmele, nirea! 
Karm.	Ta noiz joan den? 
M-K		Oraintxe, arestian. 
Karm.	Utzi zan! Zer egingo dion, ba, onezkero? 
M-K		Atxitu al ba'nin, Belar'ko gañalde aurretik! 
Karm	Zergatik artu bear den, baña, neke ori? 
M-K		Andra Maria'k sorginkeri danak gaitzetsi, ta nik Yoane sorgiñagana bidaldu! Ezin lezaken nere biotzak olako pekaturik eraman! 
Karm	Zertan abil baña? Bere gogotik joan ba'den, ez den errurik, Mari-Kurutz. 
M-K		(Erabaki sendoz) Bai, Yone sorgiñaren eskuetan erortzea eragotzi bear diñat eta kitu! 
Karm.	Utzi zan! Ez den, bear ba'da, garaiz atxituko. 
M-K		Ez zaitadan ajol-apurrik. Garaiz eltzen ez ba'naun, sorgin gaisto orren atzaparretatik indarrez (indarka)  aterako diñat gure Yoane. 
Karm.	Ez aiz maratilla txarrean sartu bear, Mari-Kurutz! 
M-K		Yoane askatzeagatik edozein gauza egiteko gerturik natxion. 
Karm.	Bere atzapar zorrotzaz itoko au sorgiñ orrek. 
M-K		Ez diñat sorgin guzien bildur-aztarnik 
Karm.	Egin zan, egin zan nai denan guzia. 
M-K		(Esaten duana egiñaz) Bai. Apatz, maletxa, kaiku eta pitxar, eta beste tresna guziok txabolan sartu, ta atakari giltza emanaz, ba'niñan laster baten Yoane'gana, ia sorgiñagandik gordetzen diñaten. 
Karm.	Uskeri bategatik ainbeste lan! 
M-K.	Ez den uskaria, Karmele, ez den uskeria... (Gerturik dago irtetzeko. Makilla ere artu du biderako). Nerekin joan nai ba'den... 
Karm.	(Zalantzan) Ez zekiñat zer egin. 
M-K.	(Irteeran) Bai al ator?
Karm.	(Erabagiz) Bai, sorgin-jai ori ikusi bear diñagu.
Biak irtetzen dira) 
Oiala bera azkarki 
                         BIGARREN EKITALDIA 
Belar'ko sorgiñaren gelatxoa: Bizilekua arlote zakarra, iñun bizileku zatarrik ba'dago. Sapaian-edo, or nunbait, du bere gordelekua 	Uribarri auzoko “erregiñak”, tellatuko aga luzeak agirian bait ditu. Atzean duan leiotxo batetik (triangelu antzekoa izan ezkero obe) sartzen zaio argitasun guzia. Atzeko ormatik esegita: Kurtzelu bat (itzalirik, eguna da-ta), “aker”, “saguzar” eta “kunkun”aren irudi bana. Eskuitik atea, ondo isten ez diran oietakoa. Ezkerrean sutokia, kebide gabekoa: sutondoan, eltze aundi bat, gorrikak eta abar. Eskuiko zokoan suila mai zar baten gañean  Bazterretan iru erratz eta aulkitxo bat. 
I AGERKALDIA 
Sorgin 
Gona gorriz jantzita dago. Buruko illeak zapi zuriz polliki loturik dauzka. Buru ta sorbalda guzia, gerrian, gona bezela, loturiko jantzi beltz aundiaz estalirik dauka. Oñetan abarka ta amantar zuri txukunak ditu.
Oiala jasotzean Sorgin bere gelatxoko atean dago. Ate ori erdi-itxirik dauka, ta ate-irrikatik, kanpoan dagon mutil batekin, izketan dabillela ematen du. Sorgin'ek atso-abots berezi ori atera beza, inorekin diarnean beintzat.
...
Bai. Ipiñi zaiok barazuri ori oe-buru azpian eta beralaxe bereganatuko dek aita. (Ixil-unetxoa...) E? Noiz ipiñiko dekan? 
Ezkerreko zokoan, maitzar bat; gañean, suila ur bitin batekin, edontzi ta katillu bat edo beste. Bazterretan....								
Gaur biar baño obe. Ipiñi zaiok gaur gabean bertan, nik emandako barazuri ori... Tipula? Oe-azpira botako diok tipula, ta... biar goizarako 	irea	dek... ¿?Gurutzerik? Ez egin gurutzerik, ez dek onik izango-ta... Ez daukak ezkerrik eman bearrik... Agur, gazte.
Oraindik pitin batez mutillari begira dago, bera “ezkutatu” arte-edo. Gero atea ondo itxi, ta aurrekalderantz dator, 	geldi-geldi, irribarre maltzurraz gazte gizagajoa ederki atzipetu duala adieraziaz.- Mutillari kendutako txanponak, ikusleai erakutsi ondoren, musuka erabiliko ditu, ta gero maitekiro 	sakelean sartu.
Ziria sartu diot gazte ergel orri!... Txoria baño pozago joan da, ala ere, etxera. Bearko! “Ireganatuko dek aita”, berak nai ba'dik, bai... “Barazuria oe-buruko azpian ipiñi zaiok”, zer egingo dik ba, barazuriaz? Oe-burukoa ustedu! Ori bai, ez besterik... Alan ere dana sinistu! Badek mundu zabalean lelo ergelik!... “Oe-azpian boto zak tupila”, obe ukek eltzekoari bota buru-aundi orrek, babak ia gozatzen ditukan! Tipulak iñoren bururik aldatzea nai ba'dek, ba-eoke aulkian jarrita “juizio”ko  egun-arratsalde arte... Ta alan ere sinistu!... Zer ote daukagu “sorgin”-	izeneko atso zarrok, gure itzak Yainkoarenak bezelaxe “jendeak” artzeko? (Bere buruari) Ez ote gaitun beste emakume bezelakoak? Arpegian berebiziko ikurratzik zeukanagu? Sudurrean-edo bekokian-edo, okotzean-edo... bai al diñagu ezaubide berezirik? Gure baratzeko osin (putzu) garbian beiñ baño geiagotan nere arpegia ikusi diñat, baña ezer berririk billatu ez. (Ozteari) Ikusi dezue: batak besteagandik gezurrak aditzea nai du, nunbait; 	atzipetua (engañatua) izan nai jendeak!... Berea da errua, ez nerea... Etorri ditezela, etorri ditezela nai duten duziak nigana; nik asma ala gezur esango dizkiet, berak ordañez txanpon ederrak emango dizkidate, ta gero... or konpon Mari-Anton! 
Ormako iru “santamosu” zikiñai, gerria makurtuaz, agur bana egiñaz. 
Bedeinkatuak izan zaitezela bati nere iru jaun aundi oiek! Neretzat zorion-iturria zeraten “aker dontsu”, “saguzar egalari” ta “kunkun serbitzari” laztanak!Zuei zor dizuet nere ondasun berdingabea ta nere aomen arrigarria!... (Ozteari) Bai, nere aomen aundia inguru guzian zabaldurik dago aspaldi.
Leiora joan, inguruak osteari erakusten. 
Orra or Olabarrieta, or berago Oñati, beraxeago Zubillaga ta... Bergara ta Arrasate (Mondragoe) ta... beste erri asko. Danoietatik datozkit gizonak eta emakumeak, gazte ta zarrak etorkizunaren berri jakitera, ta danak poz-pozik bidaltzen ditut gezuk biribil batzuk esanda. (Ate-ondoan oin-otsa da) Badator bat edo bat... gezur-billa. Jarri nadin sutondotxoan. 
Arin, baña ixil, sutondora dijoa ta aulkitxo baten eseriko da. Luzitxo'ren galderai nekez eta gogaiturik bezela erantzungo die. 
II Agerkaldia 
Sorgin eta Luzitxo 
Luz.		(Kanpoaldetik atea jo ondoren) Egun on! 
Sorg.		(Garrazki beti) Zer nai den?
Luz.		Sartu al naiteke? 
Sorg.		Sartu adi, bai.
Luz.		(Atea iriki ta bildur-bildur sartzen da. Ate ondotik diotso:) Egun 		on, ama Sorgin! 
Sorg.		Len ere aditu diñat egun on ori. Zer bear den? (Ez dio begiratu 			oraindik Luzitxo'ri. Zearo kuzkurtuta dago bere aulkian). 
Luz.		Asto bat gaizki daukagu-ta... 
Sorg.		Ez diñat astoakin asteko gogorik. 
Luz.		(Beti bildurti) Ya mesedez egingo diguzun, esan dit aitak, ongi 		ordainduko dizula-ta... 
Sorg.		Ez zegon gaizki esana! Zer emango zidan ba ire aitak? 
Luz.		Amabi arraultz eder eta txopin bat ardo gozo. 
Sorg.		Ba... ba-dakin, ire aitagaitik egingo diñat eginbear ori. (Geldi-			geldi zutitu ta Luzitxo'gana dator. Bi eskuko beatz “geldigorraz” 		gurutz-antzeko ikur bat neskaren bular-aurrean egingo du.-Neska 		izuturik dago. Gero diotso:) Zenbat urte ditu zuenm zaldizko 			orrek? 
Luz.		Ez dal zaldia; astoa da. 
Sorg.		Berdintsu den. Zenbat urte dituan galdetu diñat. 
Luz.		Amar bat urte. 
Sorg.		Amar bat urte... (Gorantza begira dago pitin batez. Gero:) Zein 		gaitz diñ asto orrek?. 
Luz.		Ez dakigu, ba; eztietakoa-edo, gibelekoa-edo... ez dakigu. 
Sorg.		Ez dakizute... (Burua makurtuta lurrera begira beste pitin batez. 		Gero:) Biotzetik zegon zuen astoa. 
Luz.		Eta sendatuko ote da, ama Sorgin? 
Sorg.		(Asarre) Itzedon zan oraindik! Ya autsi didan nere aria!... (Ixil 			unetxoa. Luzitxo dardaraz dago) Pausoa ondo egiten al diñ? 
Luz.		Orain arte bai, baña atzo ezkeroztik asko narrastu zaio. 
Sorg.		Atzotik narrastu egin zaio... (Eskui-alderantz zerbait itzuli ta 			berriz gorantz begira. Gero:) Egiten al du arrantzik? 
Luz.		Beste astoren bat ikusten duanean... 
Ezker-alderantz zertxo bat 		itzuli ta, burua makur, bera begira egon bedi. Gero -itzik egin 			bage-, ia lurreraño makurturik, atzaparraz ikur batzuk egin bitza. 		Berealaxe zutitu bedi, maitik edontzi bat artu, urez erdiraño bete, 		ta “pospoloz” (1) argizagia izegirik, Luzitxo'gana betor. Edontzi-		argizagiok neskari emanda, lenengoz neskari aurrea emanez 			eskuiko belauna makurtuko du, ondoren neskari atzea erakutsiaz 		ezkerreko belaunaz lurra joko du; gero eskuiko eskuaz bere españa 		ta edontziaren
(1)	 Aldi artan ez zan “pospolorik”, baña guk olan egin bearko; ardagai ta sukarriak lanik geiegi lukete gure Sorgin'entzat.)
		ondoa ikutuko ditu, ta esker-eskuaz berriz bere ezpana ta 			argizagiaren ondoa. Au egin ondoren, esku biak batu, ta neskari 		buruaz agur txukun bat eginda, edontzi ta argizagia artuko ditu, ta 		poliki-poliki, argizagi ori makurtuaz tantan bat edontzira botako 		du. Bereala argizagia neskaren ahora eramango du, onek aizeaz 		itzali dezan. Gero, bi begiak zabal-zabalik eta tantanaz arrituta 			bezela, esan beza: 
				
Tantanka luzezka
				ez biribilla, 
				Ni arnas-estuka
				bizitza billa.
		Gero geldiro ta indartsu urrengo itzak ogusituko ditu: 
Astoa, gaur 		iltzen ez ba'da, biar biziko da! (Gero neskari) Badakin zer 			erantzun ire aitari. 
Luz.		(Ikusi duanez izuturik) Ta besterik ez? 
Sorg.		Gutxi al den ala? 
Luz.		Ba-noa etxera. Gero ekarriko dizut saria. 
Sorg.		Nai denanean. (Bere baitan) Lenbaitlen ekarriko al den! 
Luz.		Agur, ama Sorgin; gero arte.
Aterantz dijoala, Sorgin'ek atzetik 		ots egingo dio:  
Sorg.		I, neskato, ator berriz ona. 
Luz.		Zer bear dezu oraindik? 
Sorg.		Ator (Ba-dator Luz) Ur bedeinkatu au bere zeruko 				tantantxoarekin eraten ba'den, astoari urtebeteko bizitza geituko 		zionat. 
Luz.		(Iguindurik) Ez det nai ur ori eraterik. 
Sorg.		Ez den nai? Astoa iltzen ba'den, irea den errua. 
Luz.		Ezin det eran. 
Sorg.		Oa,oa, orduan. 
Luz.		Agur, gero arte. (Sorgin'ek ez dio erantzungo). 
III AGERKALDIA 
Sorgin 
Sorg.		(Luzitxo'ri atzetik iruzur egingo dio.- Gero:) Joan den “umetxo” 	ori. Ao zabalik joan ere nere jakinduri ta ziri-marak arriturik... 	Amabi arraultz eta txopin bat ardo irabazi zetiñagu-ta, ze ajola 	neri asto zar ori gaur bertan lertu, usteldu ta lurperatuarren?. 	(Argizagia ta edontzia mai-gañian utziko ditu. Gero jendeari:) 	Txopin bat ardo irabazi degu beintzat-eta, ijijiii!Gabaz ames gozo 	bat geiago egiteko indar-emantzallea ba-daukagu!... O! Edari gozoak ematen dun amesaldi ederra! O! Ura ames zoragarria! Erratza artu (Diona egin beza “al danez”) oin-tartean sartu ta an goaz egazka ta egazka Akelarre'ra. An neiko dantza egin, Aker jauna gurtu, ta iñun dan jolasik alaiena egin 	ondoren, berriz erratz-gañean egazka ta egazka geren oetara. Ori, bai, ames atsegingarria!... Nork ematen du lo-zorro ori? Nork egin 	mirari Ori? Ardo jaunak, ardo onak. Betor lenbaitlen bonbil ori; 	Betor azkar, or zura-azpian (Bazterren bat erakutsiaz) gordeta 	dauzkadan beste ogei bonbilakin alkartzera! (Atean oin-otsa da 	berriz). Ba-dator besteren bat. Jarri gaitezen sutondoan lotxua egin 	bezela. 
Erratza utzi ta len bezela jarri bedi. 
IV AGERKALDIA 
Sorgin ta Aizkapel 
Aizk. (Atea joaka) Egun on! (Ez du erantzunik) Egun on! Sartu al 			naiteke? 
Inork erantzuten ez diolako, Aizkapel'ek atea pitin bat 		irikiko du, ta irrikitutik burua sarturik, pitin bat gogorrago dio: Egun on, ama Sorgin! 
Sorg.		(Bat-batean esnatu balitz bezela) Nor da? 
Aizk.		Ni naiz, ama Sorgin. Sartu al naiteke? 
Sorg.		Bai, sartu adi, Aizkapel. (Aizkapel ondoratzen zaio) 
Aizk.		Lotan e? Ama Sorgin?... Gabeko ordainak artzen, e? 
Sorg.		Bai, gau guzian or airian egazka ibilli gaitun-eta... 
Aizk.		Gorputzak ez dio iñori barkatzen, berea eskatzen du beti. 
Sorg.		Egia dion, Aizkapel... Zerk akar onaiño, emakumea?
		Emen izan den goiz-goiz zuen Luzi. Akelarre'tik etorri berri 			nindunanala. 
Aizk.		Bai, onarako bidea ondo ikasita dauka. 
Sorg.		Ondo egiten al din orain estula zuen txakurrak? 
Aizk.		Zertxobait obeto egiten duala dirudi. 
Sorg.		Lotu al zizkion bi belarriak nik emandako lkarri santuaz? 
Aizk.		Bai, loturik dauzka oraindik ere. 
Sorg.		Alaxe euki bear dezute nik esan arte. 
Aizk.		(Bildur-lotsati) Ama Sorgin, gauzatxo bat esan nai nizuke... 
Sorg.		Zer gauz? 
Aizk.		Ara... Barkatu. Asko kosta zitzaizun sorgingintza ikastea? 
Sorg.		Neri gutxi. (Bere baitan) Zer ote darabil atso zatar onek? 
Aizk.		Gutxi? Begira, e... gure Luzi ori emen egunero dabil-eta... 
Sorg.		(Bere baitan) Atso onek lantegia kendu nai dit neri, uuum!... 			(Aulkitxotik jeiki ta Antzertoki-erdirantz etorrita, Aizkapel'en ao-		aora itz egingo du). “Gutxi” esan dizkiñat, bai; baña aditu ongi: ni 		buru onenetakoa izan naunelako, buru-nekerik gutxi bear izan 			diñat sorgin-ikastarotan; “txintxin” eta txanponetan, ordea, -aditu 		zan ongi auxe- ondasunak galdu zetiñat. 
Aizk.		Baita gero ondasun berriak egin ere, ezta? 
Sorg.		Gorputzari bizibide pitin bat emateko ainbat. 
Aizk.		Zuk ori esan, baña... 
Sorg.		(Latz eta arro) Uribarri'ko Sorgiñak ez din gezurrik gero!... 
Aizk.		(Bildurti) Bai, ongi dakit ori. Barkatu! 
Sorg.		(Bizi) Esan zadan agudo. Ik sorgin ikasi nai den! 
Aizk.		Bai, sorgin ikasi nai nuke. Ba-dakizu... gure Manu ori 
		e... beti emen dabil-eta, etxean 	euki nai nuke, ez bait du ia lanik 		egiten, gau ta egun aldapa au gora ta bera darabillelako. 
Sorg.		(Bere baitan) Damutuko zain nerekin astea, “zera” baño garbiako 		utziko dizkiñat ire sakela! (Aizkapel'i) Asmo ederra den orixe, 			emakumea, baña bai al dakin zenbat denbora bearko den? 
Aizk.		Ez, ez dakit. 
Sorg.		Sei illabete gutxienez, egunean bi aldi eginda. Bestela urte ta erdi. 
Aizk.		(Izuturik) Askotxo da. 
Sorg.		(Bere baitan, pozez) Ikaratu det. (Aizkapel'i) Nai den ala ez? 
Aizk.		(Pitin bat zalantzan dago) Ba... ba... (Erabagi sendoz) Bai. Neke 		aundia artu bear det, ez zait ajolik! 
Sorg.		(Bere baitan) Ikusi dezute olako atsorik? Damutuko zain, ba! 			(Aizkapel'i) Baietz esan den? Ondo zegon, ondo!... Ia, ba; ator ona 		(Bereganatzen du Aizkapel) Lendabizi trebe aizen ala ez jakin 			bear diñagu, ta auxe izango den goizeko lana. Ire gaitasuna ikusi 		ondoren, (gogorrago) sorgintzarako gauza baldin ba'aiz, 				arratsaldian asiko gaitun ikastaldiak egiten; baña -entzun ondo 			auxe- aldiro-aldiro nik esango dizkiñaten saria ekarriko den, eta 		gaur, lendabiziko eguna dalako, ollo-pare batekin torriko aiz. Ba-		gaitun? 
Aizk.		Bai, ama Sorgin. 
Sorg.		Asi gaitenan, ba. (Sorgin'ek bere estalki aundia kendu beza, ta 			polliki bildu ondoren, mai-gañean utzi. Gero ormako iru 			“kutunak” Aizkapel'i erakutsirik, diotso:) Orra or gure jaun, 
		jabe, nausi, buru ta zuzendari! 
Aizk.		(Ikaraz ta bildurrez) Oiek? 
Sorg.		Bai. 
Aizk.		Abere-pizti likits oiek? 
Sorg.		(Gogorki) Baietz esan diñat... Orain ator nerekin, eta nik egin eta 		esaten detana, ik ere egin eta esan zan. (Sorgin ormako iru 			“kuttunengana” dijoa, ta Aizkapel ere bai ondotik. Sorgin'ek 			“kuttun” bakoitzari, belaun batez lurra jota, agur egingo dio, ta 		Aizkapel'ek ere bai, ondoren doan auxe esanaz:) Agur aker doatsu! 
Aizk.		Agun aker doatsu! (Dardaraz dago; zer dagianik ez daki) 
Sorg.		Agur, sagu-zar egalari! 
Aizk.		Agur, sagu-zar egalari! 
Sorg.		Agur, kunkun serbitzari! 
Aizk.		Agur, kunkun serbitzari! 
Sorg.		(Aizkapel antzeztoki-aurrekalderaño dakar. Begi-niniai ongi 			begiraturik, diotso:)
				
   Begi-nini, begi-lili
				Kunkunaren atzaparki.
			(Gero Aizkapel'en sudurra ikutuaz)
				Sudur-zulo, zulo biki
				Akerraren usaintoki.
			(Azkenez Aizkapel'i aoa zabaldu ta agin-ortzak ikusiaz)
Agin aundi, agin txiki
Saguzarraren mamiki 
Aizk.		(Nazkaturik) Saguzarra jan bear det, ala? 
Sorg.		(Agintari) Ixilik i emen! Ikasten agon bitartean ez den txintxik ere 		atera bear! (Zearo izuturik dago Aizkapel) Orain ire mingañaren 		trebetasuna ikusi bear diñagu, “kuttunen” otoitzak esateko gauza 		aizen ala ez. Zorroztu itzan ire belarriak, nere ongi aditu ta berriz 		esateko. (Aizkapel'i begira-begira azkarki) Aker-eker-iker-oker-		uker, kirra-kirre-plost, aker-eker-iker-oker-uker. 
Aizk.		(Begiak zabal-zabalik) Aker... 
Sorg.		Ederki esan den! Ia bigarrena: Sagu-segu-sigu-sogu-sugu, zar-zer-		zir-zor-zur. 
Aizk.		(Berdin) Sagu-segu... 
Sorg.		Orain irugarrena. Kankun-kenkun-kinkun-konkun-kunkun. 
Aizk.		(Berdin) Kankun... 
Sorg.		Naiko den oraingoz. Beste otoitzak urrengoan ikasiko ditun.			(Legunki). Poliki egin den, ez daukan mingain motelik! Sei ilabete 		orduko ederki ikasiko den, ni baño sorgin aundiagoa izango aiz. 		(Koipekeri abek adituta, baretu da Aizkapel, eta alaiki dagola 			ematen du) Azkenez, agindu bat, Aizkapeltxo. Sorgingaiak bere 		izenari dagokion ezaugarri bat eman bear din, ikastaro guzian, gau 		ta egun. Ik Aizkapel den izena-ta, ingi-kapel (paper-kapel)  aundi 		bat buruan erabiltzeko agintzen diñat. (Maitekiro). Nik, sorgingai 		nindunala, belar-sorkia erabilli bear izan niñan. Belar naunalako. 		(Aizkapel mututurik dago, Sorgin'ek izatez zer geiago aginduko. 
		Ixil-unetxoa). Neiko den oraingoz. Joan aiteken etxera ire lanetara. 
Aizkapel, apal-apal eta ixil-ixil doa. 
Ollo-parea ez aztu 			arratsaldean! 
Irten da. 
V Agerkaldia 
Sorgin 
Sorg.		(Ixil-samar) Sorgin-tarteko atsoekin kontuz gero! Sorgiñakin... zur 		eta zut! Apal-apal joanarren e... ate-ondoan aditzen-edo dagon 			nork jakin? Ikusi dezagun, ezer egin baño len. (Aterantz geldiro 		doa, ta zirrikitutik begira egongo da.)
Joan da “koitautxo” ori, 			zuzen joan ere bere etxerantz. Bere senarra zuzendu nai du... 			Zuzenduko aut nik eori. Ire Manu'tzaz galduko diñatena, ik 			aurreratu bearko zaidan lenbizi! Bai, deabruak ez ba'din!... 			(Oldoztun. Gero bat-batean) Ezetz! Sorgin-berriakin uste apurrik 		ez detala! Sorgingaiakin... zur eta zut! 
Ate-zirrikitutik begira beza 		berriz.
Aizkapel'ik ez da 	agiri, ez; baña... baña... an datoz bi gazte, 		… bi artzai dirudite... Onuntz egin dute... Azkar datozte 	gañera, 		zorigaitz aundi baten bildur dira, nunbait. Jarri gaitezen bere 			lekuan. 
 Len erantzi duan estalkia berriz jantzirik, sutondora doa 		lasterka. Poz-pozik dago, itxuraz. 
Gaur egun ona argitu zaigun, 		ama Sorgin. Urte txarra dala, legortea dala, gudatea dala, au ta 			bestea dala... iretzat ez zegon urte txarrik. Ijijiii! (Atean oin-otsak) 		Bertan dira. 
VI Agerkaldia 
Sorgin, Yoane ta Muxurdin
Yoane. (Atea joka) Sartu al gaitezke? 
Sorg.		Nor zarete? 
Mux.		(Atetik) Bi artzai gazte. 
Yoane	Zure bearrean gauden bi neska. 
Sorg.		Sartu zaitezte, ba. (Bi artzaiak sartzen dira) 
Mux.		Egun on, ama Sorgin! 
Yoane	Egun on, amonatxo! (Larri-samar agertu bedi beti Yoane) 
Mux.		(Yoane'ri bakarka) Ez zaion olakorik esaten sorgiñari. 
Yoane	(Berdin) Zergatik ez den lenago esan? 
Sorg.		Ongi etorri, artzai gazteak! 
Yoane	(Muxurdin'i) Zer ditun ormako “txorimalo” zikin oiek? 
Mux.		(Yoane'ri, larri) Ez zanala olakorik emen aipatu, mesedez! 
Sorg.		Zer dezute gazte alai oiek? 
Mux.		Ez degu alaitasun aundirik, ba. 
Yoane	Naiko larri gabiltza, Sorgin. 
Mux.		(Yoane'ri) Ama sorgin, esaten den. 
Yoane	(Mux.) Lenago esan bear itunan olako berriketak! 
Sorg.		Zein larritasunak zarabiltza, ba, onera etortzeko? 
Mux.		Kontu luzia da, ama soregin; nere lagun onek edestuko digu. 
Sorg.		Luzea, beraz, e? (Jeiki, ta, bere aulkitxoa artuta, aurrekaldera 			etorriko da, ta bertan berriz jarri. Yoane ta Muxurdin sorgiñaren bi 		aldetan ipiñiko dira, erdi-belauniko edo lurrean jarrita edo nai 			bezela) Asi adi, bada, (Yoane'ri) gertatu zañana esaten. 
Yoane.	(Eztarrian korapilloa duala esan daiteke, ezin dio ia itzik egin 			sorgiñari). Nik... suge... beltz... luze... gauz... arrigarria... ikusi... 		det.... jauna! 
Mux.		(Sorgiñaren atzekaldetik eskua luzetuaz) Ama sorgin, esaten den. 
Sorg.		(Mux.'i) Utzi zaion geldi, izutu egin den gaxoa-ta. 
Yoane	Gauz... oso... bildurgarria... 
Sorg.		(Yoane'ri) Ez adi, baña ikaratu, neskatoa! Begira: nik galdetuko 		dikiñat, eta ik erantzun bakarrik egingo den. Ori egingo dinagu. 
Mux.		Obe izango da bai, ori, ama sorgin. 
Sorg.		Ik gauza luzezka bat ikusi den; ezta? 
Yoane	Bai, ama sorgin! 
Sorg.		Gauz luze ori beltza unan, ezta? 
Yoane	Bai, ama sorgin! 
Bi artzaiak gero ta arrituago daude, Sorgin'ek 		gertatutakoaren berri “ongi” dakilakotan. 
Sorgin	Eta gauz beltz orrek suge itxura ziñan. 
Yoane	Baita 
Sorgin	Eta suge-antzeko ori zearka-mearka ibilli den, ezta? 
Yoane	(Ikaraz) Dana... dakizu... ta... 
Mux.		Nola dakizu, baña, ainbeste, ama sorgin? 
Sorg.		(Irribarrez, maltzur) Neroni nindunan-eta. 
Yoane ta Mux.	Eeee? Zerori? 
Sorg.		Bai, neroni. 
Mux.		(Yoane'ri) Ez nikiñan esan Uribarri'ko sorgiña izango zala? 
Yoane	(Sorgin'en aurrean auspezturik) Erruki zaitez nitzaz! Gorde 			nazazu, ama sorgin! Ez zadazu gaitzik egin! 
Sorg.		Ardi baten eske joan nindunan iregana, neska... 
Yoane	Ta nik eman ez! Ez didazu garbi eskatu-ta!... Erruki zaitez nitzaz, 		arren! 
Sorg.		Ardia eskatzen ba'didan, bai. 
Yoane	(Negarrez) Bai, ekarriko dizut gaur bertan.
Sorgin'ek, une ontan, 		begiak gorantza biraka erabilli bitza pitin batez; gero aoa zabaldu 		ta okertu, zabaldu ta okertu, alde baterantz ta bestera, ta “Uuuu!!” 		eginda, itzik gabe geldituko da; ARANTZAZU'KO AMA agertu 		daneko une-unea izan, nunbait. Yoane ta Muxurdin ez dira oartu; 		sorgiñai dagozkien musinketa berezitzaz artu dituzte aien uloak. 
Mux.		(Yoane'ri) Biok arratsaldean itzuli ta ire ardirik onena ekarriko 			diñagu. 
Yoane	Errukitu zaite zitzaz, ama sorgin! Arratsaldean nere ardi guziak 		eskortan bilduko ditugu Muxurdin eta bion artean, eta ardirik 			onena bereziko dizugu. (Muxurdin'i) Ez den Muxurdin?
Mux.		Bai, Yoane, bai. Lagunduko aut lanbide ortan, eta gogo guztiz 			lagundu ere.
Yoane	Ez izan kezkarik, ama sorgin, gaur arratsaldean ekarriko dizugu 		agindutakoa. 
Mux.		Sinistu zaiozu, bai, ama sorgin! Inun neska zintzorik ba'da
		Ugao'ko Yoane degu bera!
Yoane	(Sorgin'en ixiltasunaz gero ta larriago). Barkatu zadazu, bada, 			arren, nere obena, egiten nuana ere ez nekien-eta. 
Mux.		Bai, barkatu dezaiokezu, ez du borondate txarrez egin-eta. 
Yoane	Ez zaite baña orregatik asarretu orregatik nitzaz; arren eskatzen 		dizut. 
Mux.		(Larri) Ez zaitez gutzaz illundu, ama sorgin! 
Yoane.	Bi ekarriko dizkizut; bi ardi ederrenak. 
Mux.		Itz egin zaiozu Yoane'ri, ama sorgin, damuturik dago-ta. 
Yoane 	(Neg.) Errukari ni! Ez dit itzik ere egin nai! 
Mux.		(Yoane'ri, baretu naian) Ez adi ainbeste estutu, neska. Barkatuko 		din oraindik. 
Yoane.	Joan zan betiko nere zoriona! Sorgiña nere aurka daukat! 
Mux.		Ago ixilik, emakumea! Goiz den oraindik! Sorgiñaren gogoa 			irabaztea erraza dala uste den ala? 
Yoane	Ittoko nau egunen batez! Beti nere ondoren izango det! 
Mux.		Kupituko denala itzaz! Ago ixilik! 
Yoane	Galdua naiz ni! Ai ene! 
Mux.		(Yoane'ganantz errukiz, Sorgin-aurrean belauniko bera ere) Arren-		arren eskatzen dizut, ama sorgin maite orreri: erruki zaitez 			beingoan Yoane'tzaz! Itz egin zaiozu zorigaiztoko lagun oni! 
Sorg.		Uuuuu!! 
Mux.		Ez zaite, baña, ain gogorra izan! 
Sorg.		Uuuuu! Uuuuuuuu!! 
Mux.		(Bere baitan urduri) Sorgin onek ba-din zerbait. Ez diñat sekula 		ain muker ikusi Belar'ko sorgiña. 
Yoane	(Zotinka) Iru ekarriko dizkizut, ama sorgin, iru! 
Sorg.		Uuuuu! Uuuuu! 
Mux.		(Yoane'ri artega) Ba-zeukan sorgin'ak gaitzen bat. Askotan ikusi 		diñat Uribarri'ko sorgiña, era ontan inoiz ez, ordea! (Sorgin'i) Zu 		ez zaude ongi , ama sorgin. 
Sorg.		(Garratz) Uuuuu!  Uuuuu! Uuuuuuuuuuuu! 
Mux.		(Zutiturik Yoane'ri larri-larri). Ederra egin diñagu, Yoane! 			Gaizkitu (gaxotu) egin den sorgin au!... (Sorgin'i, besotik poliki 		elduta) Nai dezu oera guk eramatea? 
Sorg.		Uuuuuu! (Ezetzkoa) 
Yoane	(Zutiturik, bere baitan) Zer den au, baña? Nik uste niñan sorgiñak 		ez zirala inoiz eri jartzen; gaitz guztiak sendatzeko indar berezia 		ziñatela. 
Mux.		(Besotik indar pitin bat egiñaz) Goazen oera, ama sorgin, zu 			gaizki zaude-ta. 
Sorg.		(Beso biak gogorki erabilli bitza, ezetzkoa erakutsi naian) Uuuuu! 
Mux.		(Larri, zer egin ez dakiala) Auxe den, auxe! Zer egin orain? 
Yoane	(Larri bera ere) Gero jendeak guk okerren bat egion diogula 			esango din, Muxurdin.
Mux.		Ez zaion jendeari jaramon geigirik egin, Yoane. 
Yoane	.Ur piska bat nai zenduke, ama sorgin? 
Sorg.		Uuuuu! (Ezetzkoa) 
Mux.		Obe liken onek ardo goxo-goxo edo paittarra! 
Yoane	(Bazterretara begira) Emen ez den ardorik agiri... Ura, bai, ona 		emen edontzi bat ur; berau emango zioant. (Maitxotik artu ta 			Sorgin'en ahora eramanaz) Ar zazu ur ontatik, ez dizu gaitzik 			egingo. 
Sorg.		(Besoak erabilliaz) Uuuuuuuuu! Uuuu! (Ezetzkoa) 
Mux.		Utzi zaion, ez din nai urik-eta. 
Yoane.	(Edontziko argizagi-tantoa ikusiaz) Zer den au? Pua? 
Mux.		Sorgin-ur bedeinkatua izango den. Utzi zan bere lekuan poliki-			poliki! Ia beste okerrik izaten denan! 
Yoane.	(Bildurturik. Bere lekuan utzi beza) Ene! Ederra egingo niñan! 
Mux.		Salda piska egitea nai zenduke, ama sorgin? 
Sorg.		Uuuuuu! (Ezetzkoa) 
Mux.		Sendagilleari ots egingo diogu orduan, ezta? 
Sorg.		(Bestetan baño gogorrago besoak erabilliaz) Uuuuu! Uuuuu! 			Uuuu! 
Mux.		Ez din ezer nai. 
Ixil-unetxoa.
Yoane	Bai al zekin iñork onek zer din! 
Mux.		(Ez daki zer egin) Au istillua! Zer egingo zionagu oni? 
Yoane	(Larri-samar) Oni? Oni?... Bertan utzi, ta gu berriz mendira itzuli, 		ez zeukanagu an lanik gutxi! 
Mux.		(Asarre-samar eta gogorki) Ago ixilik! Ori egingo dion, ba? Ezin 		diteken gaxo au era ontan bakarrik utzi. Il egingo liteken! 
Yoane	Sorgiña il? 
Mux.		(Gogorki) Bai, sorgiña il! 
VII  Agerkaldia 
Lengoak, Mari-Kurutz eta Karmele 
Muxurdin'ek aurreko itzak esatean, Mari-Kurutz eta Karmele 			atean agertzen dira. Lasterka datoz, Yoane “gaizkatu” naiean. Atal 		au azkarki bijoa. 
M-K.		(Agertzean) Zer? Sorgiña iltzen ari zerate, ala? 
Mux.		(Arriturik) Naiko illik zegon, bai! 
Yoane	(Arriturik) Gaizkitu egin zaigun, gaixoa! 
M-K		(Asarre) Gaixoa dion? Bere atzaparretan erortzen dana bai gaixoa! 
Sorg.		(Ezin egonez dago, besoak erabilliaz eta beti “Uuuuu”ka) 
Karm.		Zertara etorri zerate ona? 
Mux.		(Gogorki, Karmele'ri) Ta i, zertara etorri aiz, ba? 
M-K.		Zer din, ba atso orrek? 
Mux.		(M-K'i) Ez zan alan itz egin! 
M-K		Nai bezela itz egingo diñat! 
Yoane	Ez din itzik! 
Mux.		Mututu egin zaigun! 
Karm.		Eri zegon, beraz, e? 
Yoane	Egon bear! 
M-K		(Muxurdin'i) Ez zienat erruki apurrik sorgiñai! 
Yoane	(M-K'i) Zergatik ez, ba? 
M-K		Gezurti aundi batzuk ditunalako! 
Sorg.		(Gogorki) Uuum! Uuumm!  Uuuuumm! 
M-K		(Bereala ta sutsu) Jende gaxoaren sakelak garbituaz ditunalako! 
Mux.		Gaitzak ere sendatzen zetiten sorgiñak. 
M-K		Gaitzak sendatu? Egin bai, egin! Gezur utsa zerioten atso zar 			zatarrok! 
Sorg.		Uuuuuuuuuuuuuuuu! 
Mux.		(Gogorki) Igaz gure mandoa sendatu ziñan ama sorgin onek! 
M-K		Mandoa sendatu onek? Berez sendatu unan zuen mandoa! Berak 		sendatu ziñan bere burua! (Gogorki) Sendatzen baldin ba'zekin, 		ortarako indar berezia baldin ba'din, sendatu dezala bere burua, itz 		egin dezala! Orra!!! 
Sorg.		(“Uuuuu”ka, baña gero ta gutxiago, gero ta aulago. Bitartean 			besteak ixilik daude, beraz errukiturik; Mari-Kurutz ere zerbeit 		baretu da, gogorregi itz egiñaz damuturik-edo...). 
M-K		(Baretsu) Eta noiz etorri zaio gaitz ori? Zuek eldutzean alan ote 		zuan? 
Yoane	Ez, ederki itz egiten ziñan, baña gero, bat-batean, itzik gabe 			gelditu den. 
Karm.	  	(Bat-batean oarturik, didarka) Andra Maria'ren miraria auxe, 			ARANTZAZU'n agertu dan Zeruko Amaren egintza den auxe. 
M-K.		(Karmele'ri) Bai, neska. Andra Maria agertu den une berean galdu 		din onek itza. 
Yoane.	(Izuturik, Karmele'ri) Eee? Nola den orixe? Zer esan den? 
Karm.		Bai. Arestian esan zidan Baltzategi'ko Errodrigo'k
		Andra Maria'k sorgiñen ao gezurtiak ixilduko zitunala! 
M-K		(Gorantza begiak) Bai aundia izan Andra Maria'ren guganako 			errukia! 
Yoane	(Karmele'ri) Gezur utsak ditun, berak sorginkeri guziak? 
Mux.		(Egia ezauturik) Bai, Yoane, Andra Maria'ren eskua agirian bait 		zegon. 
Yoane 	(Pozez) Au poza! Ez zienat geiago sorgiñai bildurrik izango! 
M-K		Lenago sinistu ba'nindunan... 
Yoane	Bai, Mari-Kurutz, egia den! Barkatu nazan! 
M-K		Barkaturik ago! 
Yoane	(Bereala) Ez zionat iñori ardirik zor! Au poza! 
VIII  Agerkaldia 
Lengoak eta Manuelatxo 
Saskitxo bat dakar besotik esegita, len agindutako sariarekin 	dator. Arraultzak ez zaizkio agiri – ezta bear ere – baña bonbil 	beltzaren muturra ikusten da. 
Manuela.	(Sartzean) Egun on! 
M-K		Jainkoak dakarrela, Manuelatxo! 
Man.		Aitak esan dit ur bedeinkatu ori emateko, astoari urte-beteko 			bizitza luzatzeagatik berak pozik erango duala, bere argizagi ta 		guzti. 
M-K		Zer dion, neskatoa? 
Karm.		Nun zegon ur ori? 
Man.		(Erakutsiaz) Ortxe. Astoari urtebeteko bizitza luzetzeagatik, pozik 		erango duala. 
M-K		Erotuta al ago, neska? 
Karm.		Ez zegon bizitza luzatu dezaken urik. 
Man.		Zer dakizute zuek? Sorgiñak bedeinkatutako ura den! 
Mux.		Ez zegon emen sorgiñik! Illik zegon! 
Yoane	Ez din itzik.
Man.		Egiz? Zer gertatu zaion gaixoari? 
Yoane	Ba'dakin, neska, ...”gezurrak, isatsa labur”. 
Man.		Zer esan nai den orrekin? 
Yoane	Bere gezur eta bidegabekerien zigorra artu diñala. 
Man.		Gero ta illunago neukan, Yoane. 
M-K.		Zeruko Andra Maria'k zigorkatu diñala. 
Man.		Zigorkatu!... Baña zergatik? 
M-K		Sorginkerietan, garbiago esateko, gezurretan, ibilli denalako. 
Man.		Sorginkeriak gezurrak ditun ala? 
M-K.		Ikusten den bertan. 
Man.		(Saskiaz sorgiña buruan jo naiaz) Ori ere bai? (Asarre da) 
M-K		(Jotzen eragotziaz) Utzi zan geldi, neiko zorigaitz din-eta. 
Mux.		Zer dakarn saski ortan? 
Man.		Sorgiñarentzat saria; len egin duan aldiagatik amabi arraultz eta 		txopin bat ardo. 
Karm.		Ez ditun gutxi ere, kontxo! 
Mux.		Utzi itzan or, gero danen artean jango zetiñagu. 
Yoane	Ez zegon gaizki esanda! 
Man.		(Asarre) Zer ez du zor olako gezurtiak?... Ur ori burutik
bera bota bear zioanagu. (Edontzia artu ta musura jaurti nai dio, 	baña bertze danak ez diote utziko)... Gezurti, lapur, atso zatar, 		inpernuko txerrenaren lagun gaizto! 
Kar.		Ago ixilik, emakumea! Ez zan geiago mindu! 
Man.		A! Nere aitak ba'lekin! Ez liken bizkarrean otzik izango! 
M-K.		Utzi zan beingoan pakean. 
Mux.		Gutxiagogaitik artzen diten beste askok! 
Man.		Bai orixe! 
IX Agerkaldia 
Lengoak eta Aizkapel 
Ingi-kapel bat – itxas-ontzi oietako bezelakoa- dakar buruan, eta 	ollo eder bi, esku bakoitzean bana.
Aizk.		(Sartzean) Ona ni emen, ama sorgin. 
Ainbeste neska gazte 			ikustean, izutzen da, baita lotsatu ere. Ez daki nun sartu dan. 
Yoane.	(Aizkapel ikustean) Oooo! Aizkapel kapelarekin! 
Danak	(Parrez lertu bearrean, Sorgin bakarrik utzi ta Aizkapel'gana 			dijoaz, eta danen artean inguraturik, erdira dakarte, Sorgin'en 			ondora) Ajajai! Aizkapel kapelñarekin! Aizkapel kapelarekin! 			Ijijiji! 
Mux.		Noiztik nora kapelakin? 
Karm.		Ori kapela! Obeki egin zeinken! Ajajai! 
M-K		Erotu egin zera, emakumea ala? 
Aizk.		(Asarretsu, erdi-zoraturik) Ez naun zoratu, ez! I zoratuko intzan!
		Mingain luze ori! 
Yoane	Zoratu ez, e? Ta kapelarekin txorimaloak bezela? 
Mux.		Ba-zeukanagu neiko iñauteri gaur! 
Karm.		Sorgin-ikasten zabiltz, ala? 
Aizk.		Bai, ta iri zer?
Danak	Aizkapel sorgingai! Ajajai! 
Aizk.		(Asarretsu, Sorgin'i) Ixildu itzazu, ama sorgin, mingain arin-zoro 		abek! Itoko naute berstela! 
Mux.		Ama sorgiñak ixildu! Ijijii 
Aizk.		Agindu zaiezu, zure eskubide aundiz!
Manuela	Zein eskubide ta zorobide, arria baño ixillago ta geldiago egon-		eta. 
Karm.		Ez dezu ikusten, baña, nola dagoen? 
Aizk.		(Urduri) Zer dauka, ba? 
Man.		Euki? Gezur eta maltzurkeri asko euki onek! Ezer onik ez! 
Aizk.		(Arriturik) Zer dion neskato mingain-luze orrek? 
M-K		Begira, Aizkapel: ARANTZAZU'n agertu dan Andra Maria'k itza 		kendu dio, beste sorgin guziai bezela. 
Aizk.		(Izuturik) Eee? Zer dion, Mari-Kurutz? 
Yoane.	Sorginkeria gezur utsa dalako. 
Mux.		Egiazko sorgiñik inun ez dalako. 
Man.		Gezurti-lapurrak besterik ez diralako. 
Karm.		(Manuelatxo'ri) I beti ireakin! Ez zan olakorik esan! 
Aizk.		(Ikaraz, M-K'i) Egiaz, baña, Mari-Kurutz? 
M-K		Bai, egi-egiaz, Aizkapel. 
Aizk.		(Asarre bizian dago Sorgin'i begira, ez daki zer esan ez zer egin. 		Olako batez eskuan dituan bi olloak gorantz jasoko ditu, berakaz 		Sorgin buru-buruan jotzeko asmoz.Mari-Kurutz eta Karmele'k bi 		eskuetatik oratu, ta eragotziko diote. Bitartean, esan:) Ama sorgin, 		ama zikin, ama... 
Karm.		Ixo, ixo, Aizkapel! Neiko da! 
Mux.		(Aizkapel'i bi olloak kendu naiaz) Ekazkidazu ollo oiek. Gero 			danen artean jan bear ditugu-ta. 
Aizk.		Ago geldi! Ollo abek berriz beren ollotegira bear diten! (Emanez) 		Utzi itzan orain or maian edo nunbait. (Gero bere kapela kendu ta 		Sorgin'i jarriko dio gogorkiro, esanaz:) Nork! Iretzat ori! Nork 		uste ire aotik gezurra aditu bear giñinala! (Neskai) Ia, neskak, ni 		naiz orain emengo nausi! Jo ta urratu neri sorgin onek gurtu-		erazi dizkidan ire “kutun” zikin oiek. 
Yoane, Muxurdin eta 			Manuelatxo'k, poz-pozik, erratza bana artu, ta “kutunok” joka ta 		urratzen asiko dira,  Aizkapel'ek egingo dituan ondoko oiuok 			birresanez. Mari-Kurutz eta Karmele begira egongo dira. 
Aker 		nazkagarri! Saguzar barregarri! Kunkun zikin-biltzari! Irurak 			iguingarri zatzaizkit! “Kutunok” beste antzeztaldiren baterako bear izan ezkero, “jo” bakarrik esan beza; ta neskak ere ez dituzte urratu egingo. 
X Agerkaldia 
Lengoak eta Mari 
Mari sartzean, gure iru neskak “kutunik” jo ta jo dabiltza; baña atean agertuaz bat dan-danak ixikduta gelditzen dira. Mari, emakume on, elizkoi, kristau zintzo dezute, Errodrigo 	zoriontsuaren ama, auzotar erta oñatiar guziak maitasun eta itzal 	berezia dioten etxekoandre agurgarria. Bere semeak, sorgiñai Goikoak ezarritako zigorra, kendu ta sendatzeko bidea erakutsi 	 dio-ta, ementxe datorkigu Andra Maria'ren irudi polit bat eskuan 	duala– edozein irudi on da, Andra Maria'rena izan ezkero, lanbide ontarako, baña, ARANTZAZU'koarena egokiena – Zeruko 	Ama'ren ondasunak sorgin-gaxoari zabaltzera. Baltzategi'ko Mari 	emen “erregin” bezela dala, ta danak bere aotik darioten itzari begira daudela, esan bearrik ez. 
Mari.		Zer gertatzen da emen? Dana nasktu ta itzulikaturik ikusten det. 		(Danak beregana biltzen dira) 
M-K.		(Pozez) O! Baltzategi'ko Mari emen! 
Karm.		Zer dakarzu, Mari? Onara zu? 
M-K.		Zorioneko zu, Mari! 
Karm.		Bedeinkatua olako semearen ama! 
M-K.		Poztu zaitezke zu, Mari, zure seme orretzaz! 
Mari.		(Aizkapel'i) I ere emen, Aizkapel? 
Aizk.		(Lotsaz) Bai, zoritxarrez! Nola ator ona? 
Mari.		Gure Errodrigo'k bidaldu natxion, Aizkapel. 
Mux.		Irudi eder ori, norena da, Mari? 
Mari.		Gaur ARANTZAZU aldean agertu dan Andra Maria'rena. 
M-K.		(Belauniko) O! Andra Maria! Gurekin zaitugu! 
Karm.		(Belauniko) Zeruko Ama laztana!
Beste laurak	 (Belauniko) Ama maitea, Ama kutuna!
Karm.		Oroitu zera azkenez gu errukarriotzaz. Munduko danak onetsi 			zaitzatela, Ama!
Mari		Nun da Belar'ko sorgiña? 
M-K.		Emen dezu, Mari! 
Yoane.	Itzik gabe dago. (Aizkapel'ek len ipiñi dion kapela kendu egingo 		dio). 
Mari.		(Sorgin'ganatuaz) Emen dakartzut gaitz berri orren sendamena! 		(Danak zutitu, ta Mari ta Sorgin inguratzen dituzte). Zeruko Ama  		Maria'k, bere guganako erruki neurrigabeaz, bere seme 				Jainkoa'gandik zuretzat iritxi dizun mesede aundia dakartzut. Ez 		zazula, arren, usterik galdu! 
Sorg.		(Besoak igitu gabe, ta leun-leunki) Uuuuuu! Uuuuu! 
Mari.		Ia, bada; damutu zaite egindako oker guziaz. 
Sorg.		(Negarrez jartzen da. Beste danak beratzaz errukiturik daude) 
Mari.		Tira, begira zaiozu ARANTZAZU'n agertu zaigun Andra Maria'ri; 		itz egin zaiozu Ama Errukitsu ta maitekorrari dagokion bezelaxe! 
Sorg.		(Esku biak batu ta belaunikaturik, Mari'k erakusten dion irudiari 		begira jarriko da, eskaritxo au zotinka esanaz:) Eskerrik asko, 			Ama, nitzaz errukitu zeralako! Obenik asko egin dizut, Amatxo, 		baña zure Semeagandik barkapena dakardazu! Bedeinkatua bedi 		betiko zu ARANTZAZU'n agertu ziñan ordua! 
Neska danak arriturik daude ikusten dutenak sinistu eziñik. 
Yoane.	(Muxurdin'i, ixil-antzean) Len bezain ongi itz egiten din berriz ere! 
Mux.		(Yoane'ri) Andra Maria'k itza itzuli zion-eta. 
Mari.		Barkatu dizkizu Zeruko Amak zure lengo bizitzako okerkeri guziak! Zutitu zaite, ta itz egin zaiezu gure aditzaleari. 
Sorg.		Arantzazu'ko Amak sorginkeri guziak uxatu ditu! 
		Gaitz aundi ortatik euskaldunak beti gaizkatuko al gaitu! 			Sorginkeri-gezurrak azaltzen lan pitin bat egin bait degu! 
		Gure lan-uskeri oni txaloka ikusiko al zaitugu? 
            Oiala bera



