4- Iñauteriaren eriotza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
4- Iñauteriaren eriotza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

Iñauteriren eriotza

IÑAUTERIAREN ERIOTZA

Antzerkitxo barregarria

Egilleak
- Iñauteri, Bakalduna
- Iñauteri txiki, Iñauteri’ren semea.
- Garizuma, Anderea
- Beltz-jantziduna, (Itz egin bearr duna)
- 5 beltz-jantzidun (Abestu bearr dutenak)
- 9 Bakaldun-jarraille (Barregarriz jantzita)

Antzerki-aldi bakarra
Bakal-txakia (Gela), ongi apaindua.
Erregea bakal-aulkian, eserita agertzen da, bere 9 jarraille edo otseñez inguraturik. Iñauteri txikia aitaren ondoan, eskumaldetik. Iñauteri’k bere malkoak sarritan txukatuko ditu zapitxoaz.
bakal-jarrailleak eta Iñauteri txikiak abestu bearr duten.

ABESTIA

1.
Au da pozaren
bakalderia,
au biotzaren
alaikeria

2.
Beti barreka
Beti oyuka
Oñazeik gabe
Dua bizitza

3.
Gure Erregea
Bai dala ona
Eta laztana
Berdingabea

4.
Deitzen diote
Bere otseiñok
Izen ospatsuz
Iñauteri.

IZKETA

IÑAUTERI: (Negarrez) Nere jarraille maiteak, pozaren pozez zabiltzen otseiñak, ez izan gaurr biotz gogordunak nereganako. Ez geitu nere biotzaren oñazea. Susmo aundi batek minberatzen nau. Bai. Gau ontan utzi bearr zaituztet. Ene!... eta ez naiz atzipetuko. Iñolako atsekabea artzen det zuben poza ta alaya ikusita. Gaurr nigaz gertatuko danaren bildurrez nago. Ixildu zaitezte bada. Utzi abesti alay oyek, eta, arren, poztu nazazute zerbait. Nere atsekabe ta oñaze auok ikusita gero, ez al da puskatzen zuben biotza? Ainbeste atsegin eta jolas eman zubei, eta… gaur gabaz dana utzi bearr. Atorr semetxo. Ator Iñauteri txiki maitea, poztu ezak ire aita ta Bakalduna. Ez al dek nigaz beteko gaur nere gurasoetan bete izan dekan legea?

IÑAUTERI TXIKI: Ene aitatxo. Nik ere il bearr det zu iltzen ba-zera (Negarrez).

LENENGO BAKAL-JARRAILLEAK: Baita nik ere.

BIGARREN BAKAL-JARRAILLEAK: Nik ere bai.

IÑAUTERI TXIKI: Zu il ezkero mundu guzia ilgo da.

(Danak negar egiten dute).

IÑAUTERI: Biotz bigunak dituzute benetan nere otseiñ eta jarraile zintzuok. Ez det alperrik negarrik egin.

IÑAUTERI TXIKI: Eta zu il ezkero Agintaririk maitagarri tao nena galtzen degula ikusita, nor ez da bada samurtuko?

IÑAUTERI: Bai. Gaur ilgo naizela usted et (Danak negar). Astartean ik zan nere aita, rta gaur ere astartea danik ilko naiz, zuek ezetz uste arren ere. (Danak negar). Bai. Gaur urtebete, toki ontantxe, il zan nere aita Iñauteri Jauna. Nork esan baña nola il zan ura? Apari aundi bat egin zioten adiskideak, bere omena ospatzeko… jo zuten gabeko amabiak, eta… Ai! An zeuden guztiak igesi egin zuten izuturik eta bildurraren bildurrez. Txakia (Gela) illundu egin zan, etxiak dardara egin zuan… eta nere Aita laztana bitartean gorputz-ikara izugarriak izan zitun, eta oyu ta deadar tamalgarriak botata, il zan gaxoa… (Negarrez) Ta bereala, (Geitutzen) atso madarikatu bat, gizon beltz-jantzidun batzuekin toki ontan sartu zan eta abesti illun-illun bat abestu zuten. Gero nere aitaren gorputzilla artuta… ez dakit nora eraman zuten ere. (Negar) Nik ezaumena, konortia, galdu nuan orduan… eta ilda bezela egon mintzan luzaz Esnatu (Itxartu) nintzanean bakaulki ontan eseritaarkitu nintzan zubek, otsein zintzuok, nere inguruanzinduztedala, oraintxe zaituztedan bezela.

(Amabiak jotzen dute; eta bereala bakaldunaren inguruan daudena garraxi aundiakegiten dituzte. Iñauteri’k igikada eta ikara izaten ditu. –Iñauteri txikia zutik dago bere ondoan negarrez).

IÑAUTERI: Iltzen nagola.

JARRAILLEAK: Ai! Ene! Ene!

IÑAUTERI TXIKI: Ai! Aitarik gabe gelditu bear.

(Iñauteri, oyu aundiak botata, iltzen da. Iñauteri txikia ezaumenik gabe bakalki-aurrean erortzen da).

BALTZ JANTZIDUN BAT: (Pittin bat urtenda) Alde emendik, Garizuma bai-dator-eta.

(Bakal-jarrailleak deadarka iges egiten dute. –Lenengo beltz-jantzidunak oyal baltz bategaz Iñauteri’ren aurpegia estaliko du).

(Argiak itxaltzen dira).

(Garizuma irtetzen da makaillau ta argi batekin, eta bere atzetik beste 6 beltz-jantzidun aresi au abesten).

ABESTIA

Il da, bai
Il da, bai
Iñauteria.
Il da bai, gaiztua
Iñauteri izua.
Il da, bai

EUNA BERA

URKIA’TARRAK
Euzkeraldu du.