“Illargi bete”
   
 
Aita Madinak musika jarrita, Iruñako “Euskeraren Adiskideak” 1928ko lehiaketan
irabazlea. 1929an argitaratua izan zen.
"Multa tulit fecitque puer..."
Mugika’tar Mateo Iruña’ko Gotzai Agurgarri ta Zintzoari. Egilleak
Bi ekitaldidun mixio - artzerkia
Antzeslariak
Onesto Santua - 60 urtekoa
Fermin Santua - 15 urtekoa
Erro - 60 urtekoa, Orikain’go endore edo nausia.
Osteriz - 35 urtekoa, Orikain’go gizakumea.
Lazkoz - 35 urtekoa, Orikain’go gizakumea.
Olabe - 35 urtekoa, Orikain’go gizakumea.
Ureta - 35 urtekoa, Orikain’go gizakumea.
Zabaltza - 40 urtekoa, Orikain’go gizakumea.
Akerreta - 35 urtekoa, Orikain’go gizakumea.
Zildoz - 35 urtekoa, Txistularia. Orikain’go gizakumea.
Illegorri - 55 urtekoa, Erro’ren emaztea.
Garbi - 40 urtekoa, Zildo’ren emaztea.
Izarra - 15 urtekoa, Zildo’ren alaba.
Uso - 8-9 urtekoa, Zildo’ren alaba.
Lau adiagille (Plañideras) - 60, 50, 45 eta 40 urtekoak.
Iruña-inguruetako erritxo batean gertatzen da, Onesto zoriontsuak Iruña
kristautu zuen garaian.
LENBIZIKO EKITALDIA
   
 
AGERTOKIA: Orikain'go alkate edo endorearen txabol-aurrea. Eskuitik
txabola, ezker eta barrenetik basoa. Barren eta txabol-aldetik aulki
zakar-luzetxo bat edo beste. Illunabarra da.
I Agerkaldia
  Onesto ta Fermin
  
  (Oiala jasotzean agertokia utsik dago. Bereala Onesto ta Fermin ezkerretik
  agertzen dira).
  
Fermin.- (Sartuaz bat) Ona emen, nere aita maitea, Orikai'go auzo
ontara eldurik. Etxe auxe dala uste det aurtengo auzo onen nausiaren etxea. 
Onesto.- (Besoak zerurantz jasorik). Gure Jesus onak bere mi (bi?) morroi aben pausoak
bide onean zuzendu bitza. Goiko Jaunak gure neke ta izerdiak ontzat artu
ditzala.
Fermin.- ¿Nekatu egin al zera, aita,
aldapa luze ortan?
   Onesto.- Ezer gutxi, Fermin.
  Fermin.-
    Emen bertan aulki bat, atsedena artzeko.
  Onesto.-
    Jaunak eskeintzen digun ezkero, artu dezagun, gero indar geiagoz lan
    egiteko. (Biak aulkian eseriko dira. Onesto'k nekez bezela itz egingo du).
    Ez dakit nolan azaldu, seme, nere biotzeko poza ta atsegiña... Jainkoak
    beragatik egiten ditugun lan eta neke txikiok, atsegin aundiak emanik
    ordaintzen dizkigu... Mixiolariak, Berrionaren zabaltzalleak opa dezaken
    saririk onenetakoa zuen artean ugari artzen da, Fermin... Denbora laburrean
    Iruña'ko erriak Jainkoaren itza gogoz aditu du, ta bide onean jarri
    da.
  Fermin.-
    Ez guziak, nere aita. Gezurrezko jainkoen jarraitallean badira oraindik
    Iruña'n.
  Onesto.- Ez asko, seme. Ta gelditu diran oiek ere laster Kristoren uzterri biguña gogoz artuko
    dutela uste det.
  Fermin.- Egun argi ori laster ikusi dezagula!
  Onesto.-
    Jaunaren itza egiñalean ereintzen saia gaitezen, bai; eta berak bere intza
    gozoaz guk ereindakoa jaio-araziko du... Ez dakit nola, baña uste aundia
    sartu zait biotzean buen (guen?) berarizko bizikera ikusirik.
  Fermin.-
    ¡A! ¿Noiz erakutsiko diegu euskeldun guziai zerurako bidea? Nere biotza
    irakiten dago egun ori lenbaitlen ikusteko.
  Onesto.-
    Ez larritu, Fermin, egun ori ez dago urruti-ta... Gezurrezko jainkoak
    dituzute, bai, euskeldunok; erbestetarrenganako iguiña, izakera
    zakar-samarra, ta beste onelako akatz batzuk zuen jatorri-doaiak dirala
    esan diteke... Baña zuen biotza bezelako biotz on, zintzo ta garbiagorik ez
    da errez iñon arkitzen... Zeruko argiak zuen buruetako illuntasuna kendu
    orduko, Jesusen legea gogo betean artzen dezute... Zuen mendi eder abek
    biotza usteldu gabe gorde dizute millaka urtetan; eta biotza osorik
    dagonean, buruaren aginduak bereala artzen ditu... Beste aldeetan Kristoren
    albistariak Berrionaren etsaien ezpatak non-nai ikusten dituzte... Sarritan
    lendabiziko mixiolariak bere odolaz lur oiek busti bear ditu, Kristauak
    jaio ditezen... Emen ordea, Jaunari eskerrak, ez degun oraindik olakorik
    ikusi.
  Fermin.-
    Daukagun on-apurra Jaunari zor diogu. Ditugun alderdi txarrak berak kenduko
    al dizkigu!
  Onesto.-
    (Gorantz begira). Ni Jesusen mixiolarien txiki ta beartsuena naiz beintzat,
    eta ez det olako saririk irabazi!
  Fermin.-
    Goraldu dezagun, bada, Jaunaren guganako errukitasuna!
  Onesto.-
    Bai, seme; bean, Ezkabarte'ko ibarrean ikusi degun sari ona, emen,
    Orikain'en ikusi dezagula!
  Fermin.- Alan gerta dedilla, aita!
  Oresto.-
    Ea, bada, Fermin; (Onesto zutitzen da, ta Fermin ere bai) lenbiziko ate
    ontan jo baño len, Jesus Jaunari bere esker eta laguntza eskatu
    zaiogun.
  Fermin.-
    Bai, aita, bai. (Biak erdian belaunikatzen dira).
  
ABESTIA
Onesto.- Gizonen jabe, Jesus maitea,
           Laño-gañean
    zaudena,
           Denon biotzen
    Nausi ta Jauna,
           Itzul begiak
    gugana,
           Begi gozoak
    gugana.
  Fermin.- Ona ementxe napar gaxoak
           Satan-mendean
    galdurik,
           Gorputz-animaz, esku ta oñez
           Berari arras
    loturik,
           Kate gogorrez
    loturik.
           Beren begiak,
    beren buruak
           Argitu itzazu
    beala;
           Zure errukiak
    beren biotzak
           Piztu ta sutu
    ditzala,
           Onbidez bete
    ditzala.
  Biak.-
    Artzain zintzo, artzain on-ona,
  
           Animaz goseik zaudena,
           Ardi gaxuok
    deitu zazkizu
           Eta eraman
    zugana,
  Sinismen bidez zugana.
  
(Gero biak txabolarantz zuzenduko dira, Onesto aurretik).  
Onesto.-
    (Txabola-atean, gogortxo) Etxe ontan pakea ta osasuna izan bitez!...
    (Fermin'i) Ez du iñork erantzuten... (Atetik barrenera burua sarturik) Ez da
    iñor barrenean. Eta... suan arkume-isterra dago erretzen. ¡Gaxoak! Jainkoak
    aragi ori jango dutenai osasun eman bezaie! (Bertatik aragia eskuaz
    bedeinkatuko du).
  Fermin.-
    Aita, barkatu; ez naiz len oartu-ta. Gaur gabean illargi-beteak diralako
    berarizko apari ta jaiak izango dituzte auzo abetan. Apal-ondorean auzoko
    gizonak emen bildurik, illargiaren omenez dantza egingo dute.
  Onesto.-
    Illargiaren omenez dantza egin!... ¡Gaxoak! ¿Nor itxutu zaituzte, euskeldun
    maiteok, illargi ori jainkotzat artzeko, Jaunaren itzak egindakoa izanik?..
    Gizonok gaur emen bilduko badira, egun onean ekarri gaitu onera Jaunak,
    guziak batera arrapatzeko... ¿Noiz etorriko dira, bada, gizonok?
  Fermin.- Ordubete-barru beranduen.
  Onesto.-
    Geroz, beste etxe batera abiatu gaitezke, ia Jaunari bitartean ardi galduren
    bat billatzen diogun.
  Fermin.-
    Nai dezun bezela, aita Onesto. (Biak eskuitik irtengo dira).
II Agerkaldia
  Illegorri bakarrik
(Besteak irtenda bereala ezkerretik sartuko da, laster eta urduri-xamar,
    besapean abar-pillotxua duala).
  
  Illegorri.-
    ¿Zer? ¿Erbestetarrak ere baditugu? ¿Nortzuk dira?, baña, mendi aben pakea
    nastutzera etorri diran kanpotarrok?... Gure etxean sartu dira, zer edo zer
    ostutzeko, noski. ¡Arrano mukitsuok!... Ikusi dezagun ia zer ostu diguten.
    (Lasterka txabolan sartuko da. Abarrak lurrera zarataz botako ditu, ta apur
    batez bertan egonda, berriz aterako da). (Bareago) Ez didate ezer ostu. Dena
    lengo tokian dago. Arkume-isterrari ere ez dio iñork ikutu. Bearrik… ez zituan bestela gure gizonak pakean utziko… Baña… ¿zertara
    etorri ote dira gizonok?... Lapurrak ez dirudite… aberatsen antzarik ez
    dute… ez dakarte izkillu ta armarik… ¿Zertarako etorri zaizkigu, bada?... Ikusi dezagun norantza artzen duten. (Biak atera diran aldetik begira
    jarriko da)… Akerreta’ren txabolarantz jo dute. Akerreta’gana!... ja! Ja!
    ¡Ona da bera iñoren jolasarik artzeko!... Ta ¿zer egingo diote gizajo oiek
    Akerreta’ri, olako lau gizakume aña bada-ta?... ¡Au nik detan gogoa ipui
    onen bukaera ikusteko! Pozik joango nintzake beren atzetik, baña gaur  illargi-beteak ditugu, ta gizonari apari ona gertatzen ez badiot, su ta
    txinparta gorriak ikusi bearko ditu Erro jaunaren etxeak. Goazen, bada,
    lanari ekitera; gaur baño lenago etortzen badaki gure gizonak bestetan…
    (Txabolan sartuko da, ta barrenetik abesti abek kantatzen asiko da).
    
  ABESTIA 
  
Illargi eder
  Maite-maite
  Agertu dezu
  Musua,
  Eman zaiguzu
  Eder orrek
  Zu bizi zeran 
  Zerua
   
  Zure arpegi
  Borobilla
  Beti bai dago
  Barreka,
  ¿Emango, bada,
  Dizkiguzu
  Egun alaiak
  Millaza?
   
  Esan zadazu
  Orain bertan
  Bular-gorputza
  Non dezun,
  ¿Eguzki jaunak
  Jan al dizu
  Idukitzeko
  Ain Illun?
   
 
  III Agerkaldia
  Erro bakarrik eta gero Illegorri barrendik
(Illegorri azkeneko olerkia abesten ari dala, Erro bizkarrean esne-ontzia
    makil batetik duala sartuko da, ardietatik baletor bezela.Erro
    agertoki-erdian bere andrearen azkeneko itzak entzuten geldi-geldi egongo
    da.Itz-egiten astean ontzia lurrean utziko du).
Erro.-
    ¡Ez dauka gure andreak umone txarra garai ontan abesten egoteko! Ni bezela egun guztian basoan lanean ibilli balitz, alajañetan!...
    Abestutzea negar-egitea baño obe da, ordea, ta... (Pozez) guretzat apari
    gozoa gertatu digula adierazi nai digute noski gure emaztearen deadar zoli
    oiek. (Bat batean gogoratu balitzaio bezela) Baña... illargiari abesten
    zegon gure andrea!. (Gogor) ¿Non daukat nik burua? Gaur illargi-beteak
    dira!... Buru au gero ta okerrago dijoakit; ez dit ezer laguntzen gai ontan
    illargi jaun orrek (Ontzia lurretik artuko du) Goazen lenbaitlen gure
    Il1egorri'k gertatu digun aparia egitera, gizonak laster emen dira-ta.
    Bein dantzara uts-egingo banu, ez nintzake geiago Orikain'go endore
    izango (Txabolara zuzen dijoa. Atetik didar egingo du) ¿Gertatu dezu ezer
    Illegorri?
  Illegorri.-
    (Barrendik, urrutitik bezela) Bai, aparia gerturik dago aspaldi.
  Erro.- Ia, bada, audo. (Ezkutatzen da).
   
  IV Agerkaldia
  Osteriz eta Lazkoz. Barrendik Erro.
(Osteriz eta Lazkoz barrendik abesten asiko dira. Gero agertokian sartuko
    dira, eskuan makil bana dutela).
  
 ABESTIA
  (Biak) Gizon guzti-guztiak        
    
  Etorri dantzara
  Gau atsegingarria
  Ementxe egitera.
       Ez bedi gaur gizonik
  
  Etxean gelditu
  Datorren illa ongi
  Igaro nai badu.
       Emazteak etxeko
  Lanak ein bitzate
  Zakurrak artaldea
  Zaindu biar arte.
      Gizon denok ordea
  Batzarrera urdu
  Ta gure illargiari 
  Otoitzak zuzendu.
      Illargi eder ori
  ¿Oroitzen al zera 
  Gure asaba zarrak 
  Maite zinduztela?
       Berak eratu zuten
  Gaurko jai ederra.
  Argi gaitzazu bada
  Zorion bidera.
   
  Osteriz.- Gaur lenbizi eldu gaituk, Lazkoz.
  Lazkoz.-
    Ez dek oraindik berandu ere; illargi irten-berri dek.
  Osteriz.-
    (Didarka Erro'ri) ¿Gertatu al gera, endore? ¿Bukatu al degu apari ori?
  Erro.- (Barrendik) Bai, bereala.
  Lazkoz.-
    Gaur Illegorri'k apari gozoa gertatuko zizun, ¿e?
  Erro.- Alan-olakoa, ba, mutil.
  Osteriz.-
    Ez ibilli guregatik lasterka, besteak ez dira oraindik agiri-ta. (Lazkoz'i)
    Besteok bildu bitartean aulki ontan eseri gaitezkek.
  Lazkoz.- Bai, mutil, lendik neiko zutik egonik gaituk. (Biak eseriko dira). 
  Osteriz.-
    (Arro-samar) Gaur zuen ardietan piztirik agertu al dek, Lazkoz?
  
  Lazkoz.-
    Ez, gaur ez. Atzo, bai, egun-sentian otso bat agertu ukan, baña ezin izan
    nikan arrapatu.
  Osteriz.-
    Totela aiz i, Lazkoz; ezkuak argizagizkoak dituk. Ba... neri bi otso etorri
    zaizkidak gaur goizean. Gure zakur zintzoak salatu zizkidak biak, eta zazta!
    zazta! biak geziz josi zetikat.
  Lazkoz.-
    Ez aiz makala, Osteriz. Ez diguk guzioi mesede txarra egin, pizti madarikatu
    oiek lurreraturik. Ez dituk berriz Orikain'go ardiekin jolastuko.
  
  Osteriz.-
    Ez zekiat nola eman eskerrak gure goiko ongille, illargi jaun orreri. Bere
    argiagatik izan ez balitzak, otsoaen ordez zakurra edo ardiak ilko nitukan,
    bear bada. Aldi ontan adiskide zeukagu jaun ori.
  Lazkoz.-
    Ni, Osteriz, bildurrez ikaraz jantzen nauk, bera asarre danean, baña beltzaz
    bere arpegia estali ta izarrei ere bere argia ematen eragozten dienean. Eta
    egiz, olako gauetan beti okerren bat izaten dik gure artalde ta
    etxean.
  Osteriz.-
    Baita gurean ere. Oin-urrengoan axeria sartu zitzaizkigukan, eta bi ollorik
    ederrenak eraman zizkigukan mutur-luze-zikin arrek.
  Lazkoz.-
    Aspaldi ontan lotan zeukagu gure Basajauna. Ez dik gure abereen ajolarik
    artzen.
  Osteriz.-
    (Arro) Nik jaun ori ikusiko banik, botatzekoak botako nizkiokek
    arpegira.
  Lazkoz.-
    Bai, zera. I Basajaunaren aurrean gu bezela, bildur eta ixillik.
  
  Osteriz.- Nik iñoren bildurrik? ez orixe.
  Lazkoz.-
    Bai, emen mutil gaituk; baña gero isti1luak!...
  Osteriz.-
    (Sutsu) Bai, ik prakok bustiko ituzkek beintzat.
  Lazkoz.- Ez ainbeste.
  Osteriz.- Zer egingo uke, ba, koldar orrek?
  Lazkoz.- Bere mendean jarri.
  Osteriz.- Ta asarre balegok?
  Lazkoz.- Gure goiko jaunei laguntza eskatu.
  Osteriz.- Ori dek burua oinpean erabiltzea. Olako burugabekeria iri bakarrik bururatu bear.
  Lazkoz.-
    (Sutsu) Ik goiko jaunok ziztrin egiten dituk.
  Osteriz.- Ilako leloekin bai beintzat.
  Lazkoz.-
    (Gogor) Obendun aiz. Jaunok iraindu dituk.
  Osteriz.-
    (Asarre) Nik ez. Ik iraunduko itukan, lelo-toteltzar orrek.
  
  Lazkoz.-
    (Asarre) Ik egin dituk, arro orrek: gazta zarra baño arroago aizen
    orrek.
  Osteriz.- (Zutiturik) Ago ixilik!
  Lazkoz.-
    (Zutiturik) I ixildu bearko aiz lenago.
  Osteriz.-
    Iri otsoak sudur-punta oartu gabe jango likikek-eta...
  
  Lazkoz.- Iri mingain luzegi ori, berriz.
  Osteriz.-
    Ago beingoan ixilik, kirten-berritxu ori!
  Lazkoz.- ¿Ni kirtena?
  Osteriz.- Bai, ta aundia ere.
  Lazkoz.-
    (Asarre bizian makilla jasota) Ikusiko diagu ori.
  
  Osteriz.-
    (Burrukarako gerturik) Bai, ator nigana.
  (Biak makillakaz burrukatzeko gertu-gertu dira).
   
  V Agerkaldia
  Lengoak, Ureta, Zabaltza ta Olabe. Gero Erro.
(Ureta, Zabaltza ta Olabe eskuan makil sendo bana dutela sartuko dira.
    Beralaxe lasterka asarratuenganantz joango dira, burruka eragozteko). 
  
2. Ureta.-
    (Osteriz'i besotik eldurik). Zer dek, Osteriz? ¿Gaur asarre?
  1. Olabe.- Zer dala-ta burrukan, Lazkoz?
  Osteriz.- Bai, madarikatu onek irandu natxiok.
  Lazkoz.- Gezurra orixe!
  Osteriz.- Bai, ik, koldar orrek
  Zabaltza.-
    (Asarratuen erdian sarturik) Geldi, gizonak! Gaur ez dek
    burruka-eguna-ta.
  Lazkoz.-
    Ikusi bear didak, mingain-luze orrek!...
  Olabe.-
    (Lazkoz'i eldurik) Ago geldi, Lazkoz. Ez zak gaurko gaba beztu. 
  Zabaltza.-
    Gaur irañak barkatu egin bear dituk.
  Lazkoz.-
    (Bizi) Ez nik Osteriz'i; ez gaur, ez iñoiz.
  Osteriz.-
    (Sutsu) Ezta nik iri ere, berritxu alen ori.
  Lazkoz.-
    Berritxu ni? (Osteriz'ganantz egingo du, baña Olabe'k eutsiko dio).
  
  Ureta.-
    Ago ixilik, Csteriz. Len Lazkoz'ek iraindu ba'au, ez diok orain ordain
    makala ematen.
  (Erro txabolatik aterako da, ta Illegorri ere bai atzetik ateraño. Bi
    asarretuak, Erro ikusirik, pakeagotuko dira).
  Erro.-
    (Bere baitan) Ez diate gizonok pakean apaltzen utziko. (Gero andreari
    begiraturik). Ez dute emakumeak gizonen arazoetan sartu bear. Zu, zere lanetara. (Illegorri berriz txabolan eskutatuko da). (Gizonenganantz
    zuzendurik). Zer da orrenbeste istillu ta didar egiteko? Aurrak beren
    burrukaldietan ez dute zarata geiagorik egiten... Ia, esan neri zer gertatu
    dan.
  Osteriz.-
    Goiko jaunen kaltezko itzak esan ditudala, ta beste olako gezurrak bota
    dizkit Lazkoz'ek.
  Lazkoz.-
    Ez da egia ori. Jaun oieangan uste aundia jarri detalako, sekulako
    itxuskeriak esan dizkit orrek aurpegian.
  Osteriz.- (Sutsu) Gezur galanta orixe.
  Lazkoz.- (Sutsu) Ez, egi utsa.
  Erro.-
    Ixilik emen biok... Neiko da... Alperrik da didar egitea. Nik eta nere
    andreak gertatu dan guztia aitu degu sukaldetik. Dena susterretik dakigu. I,
    Osteriz, gaur bi pizti aundi il ditukalako, len-lendik arrotxo agertu aiz,
    Lazkoz koldar ta makaltzat arturik. Zergatirik gabe iñor maxiatzeko
    eskubiderik ez zeukak iñork; ordea: ez guk, ez ik, naiz ta indar eta
    ondasunez geiago izan... Ik asi dek eztabaida; irea dek gertatu dan
    guztiaren errua... Ta gure asaba agurgarrien oitura onak agintzen digutena
    egiteko, biar goizean ire artaldeko bururik onenetako bat Lazkoz'i emango
    diok.
  
  Lazkoz.-
    (Osteriz'i) Geiago irabazi dik ire arrokeriak.
  Osteriz.- (Bere baitan) Au nire amorrua!
  Erro.- (Bereala) Eta... auzi au bukatu da.
  Olabe.-
    ¿Jakin al diteke, Erro jauna, Osteriz'ek il dituan piztiak zeintzuk
    diran?
  Erro.- Bi otso izan dituk.
  Olabe.- Bi otso!...
  Ureta.- Ez diguk mesede txarra egin guzioi.
  Zabaltza.- Gure ardiak jaia ditek, gaur.
  Ureta.-
    (Lazkoz'i) Alan badek, ardia barkatu bearko diok, Lazkoz.
  
  Olabe.- Bai orixe, mutil, Osteriz'i.
  Lazkoz.-
    Ez nik; burua lenago moztuko zidatek ardia barkatu baño.
  Ureta.-
    Ez dek ezer galduko, Osteriz. Nik nere ardirik onena emango diat.
  Olabe.-
    (Osteriz'i) I aiz mutilla, ik zeru-goian egazka dabilen arranoa ilgo ukek
    ire geziaz.
  (Osteriz itz abek adituta, paketuko da).
  Erro.-
    Baña... ¿nori gaude itxedoten? ¿Non daude Akerreta ta Zildoz?
  
  Olabe.-
    Ez dakit ongi, baña, gure emazteak bi atzerritar Akerreta'renean sartzen
    ikusi omen ditu.
  Zabaltza.-
    Zildoz'ek alaba oso gaizki izan bear omen du, berriz.
  Erro.-
    Batak eta besteak ez dute orregatik illargi-betetara ez etortzeko
    aitzakirik... Ia, Zabaltza, joan adi Zildoz'gana, ta bere txistuakin
    etortzeko esan zaiok.
  Zabaltza.-
    Bai, laster emen gera biok. (Eskuitik aterako da).
  Erro.-
    Ta ¿zeintzuk ziran, Olabe; orain aipatu ditukan gizonak?
  Olabe.-
    Nik ez ditut ikusi; baña gure andreak dionez, bata zar-samarra, bestea
    gaztetxoa dira. Aundizki ta aberatsen antzik ez dute, gudarienik ere ez. Ez
    omen dute ezer beren buruak zaintzeko.
  Ureta.-
    1ruña'ko beartsuen batzuk izango dira, bear bada.
  Erro.-
    Ez diat uste, Ureta. Ongi zekitek 1ruña'ko txiroak Erro jauna Orikain'go
    endore dan bitartean, emen oña sartzeko biderik ez dutela... Gizona bere
    kopetako izerdiaz lan-eginda bizi bear dek, ez iñoren lepotik. Orikan'go ondasunak biltzeko gu neiko
    gaituk.
  Lazkoz.- Zeintzuk izan ditezke, bada.
  Erro.-
    Laster jakingo diagu. Akerretak esango ziguk.
  Olabe.-
    Ementxe datozte Zabaltza ta Zildoz. Ez da makala Zabaltza ori lasterka
    edozeñi egiteko.
    
  VI   Agerkaldia
  Lengoak eta Zildoz
 (Zabaltza ta Zildoz eskuitik sartzen dira. Zildoz txistua ta danboliña
    eskuetan dituala, itun). 
  
Olabe.-
    ¿Zer dek, Zabaltza? ¿Egoak sortu ote zaizkik oñetan, ain arin
    ibiltzeko?
  Zabaltza.-
    Ez ainbeste, mutil; Zildoz bertan baizetorrekan guregana. Ez gaxoak txistua
    jotzeko gogo aundirik izango, noski, alaba il zaiolako. Ala ere ez dik
    uts-egin nai izandu.
  Erro.- Alaba i1 ote zaik, Zildoz?
  Zildoz.-
    Bai, Erro jauna; gaur arratsaldean eguzkia eskutau danean, nere Izarra
    maitea il-egin da. Errukarriak gu benetan!
  Erro.-
    Ez adi naigabetu orregatik, Zildoz. Ona zalako illargiak bere egun onetan
    beregana eraman dik. Ez zegok toki tsarrean!
  Zildoz.-
    Ez da txikia, orregatik, kendu digun laguntza.
  Lazkoz.- Egia, noski.
  Ureta.-
    Or dek bigarren alaba. Laster asiko zaik ori ere lanean.
  Erro.-
    Ez adi kikildu, Zildoz. Gure illargi jaun orrek dena ordaunduko dik.... Gaur
    iñoiz baño biziago jo biear diok txistua, iretzaz errukitu dedin.
  
  Zildoz.- Egingo degu alegin.
  Erro.-
    Asi gaitezen, bada. Lenbizi eskaria egingo diogu, bestetan bezela.
  (Erro erdian, beste seirak alde bietan iruna direla, jarriko dira. Erro
    aurrerantz eta zerura begira, besteak burua apur ba t makur eta alkarri
    arpegia ematen, makilla bi eskuz lurrean dutela).
   
    A B E S T I A
    
 
  (Erro)          Illargi
    eder, gure jaun aundi,
                            Gabeko izarren errege,
                      Eguzkiaren ordezkari
                            Lurreko den Jaun-Jabe.
  (Denak)        Lagun gaitzazu,
    ezin bat degu
                            Gauz onik egin, zugabe.
  (Erro)         Zuk zurrai
    gozotasuna,
                            Landara denei bizia,
                      Zuari
    garra, a urai ezoa
                            Zuk denei duten guzia.
  (Denak)     Eman zaiguzu bear deguna
                    Gure
    jaungoiko aundia.
  (Erro)        Bidariari gau
    illunean
                           Eiten diozu argia,
                           Bide-galduri dabillenari
                           Zuk erakutsi bidia.
  (Denak)     Zure besotan ibil gaitzazu
                            Illargi laztan garbia.
   
  (Zildoz'ek egiz txistua jotzen baldin badaki, abesti aben ondoren,
    dantzaren bat (makil-dantza edo) egin dezakete).
   
  VII Agerkaldia
  Lengoak, Onesto, Fermin eta Akerreta.
(Onesto, Fermin eta Akerreta eskuitik sartuko dira. Akerreta'k eskuan makil
    sendo bat dauka. Erro'k lenbizi garratz eta urduri itz-egingo du. Beste
    denak arriturik daude).
  
  Onesto.- Illunkara on, gizonak.
  Erro.- Baita zuei ere.
  Onesto.- Ongi agiri da biotza pozik dezutela.
  Erro.-
    Ez degu orain beintzat berebiziko naigaberik.
  Olabe.-
    (Errori) Abetxek izango dira gure andreak ikusi dituan gizonak.
  Erro.- Nongoak zerate, baña, gizonak?
  Onesto.-
    Nere lagun gaztetxo au alde abetakoa da, Iruña'rra; baña ni urrutikoa naiz,
    Akitania-aldekoa, ta luzaroan zuen artean nabil.
  Erro.- Ta zertara etorri zera guregana?
  Onesto.-
    Ziei on-egitera. Zuek deabruaren rnenpetik atera, ta zerurako bidean
    jartzera.
  Erro.-
    (Garratz) Baña ¿zer diozu gizona? Gu ez gera iñoiz iñoren mendean bizi: beti
    gure burua azke-azke izan degu euskaldun menditarrok; ez gaitu oraindik
    iñongo etsaiak menderatu. Erromatar indartsu oiek ere Iruña'n sartu arren,
    ez digute iñoiz burua makurtu-erazi.
  Onesto.-
    (Bigunki) Nik beste etsai bategatik itz-egin dizuet, gizonak.
  (Gero apal-apal egongo da).
  Erro.-
    Guk ez degu beste etsairik, baso-piztiak izan ezik.
  Ureta.-
    Ta... zeruko bidean jarri nai gaituzula... ¿nongoan gaude, ba?
  Olabe.-
    Gizon orrek ero baten itxura duala uste det nik.
  Zabaltza.- Izan ere, alan izan bear dik.
  Osteriz.- Okerragoa ez badik...
  Lazkoz.-
    Ez diagu beintzat iñoiz olakorik aditu.
  Fermin.-
    Itxedon ezazute apur batez, anaiak, eta zuen buruko illuntasuna bereala
    kenduko dizute nere irakasle maite onek.
  Olabe.-
    Zer diok, mutikoa? Guk gere buruak neiko argi zeuzkagu-ta. Ez diagu guk zuek
    Iruña'n ainbait ardo eraten. Ixilik ez ba'ago!...
  Onesto.-
    Zaude, gizona! Ez dizu Fermin'ek gai orretzaz itz-egin-eta.
  Olabe.- Zertaz, bada?
  Onesto.-
    Zuek ez dakizkizuten eta jakin bear zenituzketen egi berri
    batzuengatik.
  Zabaltza.-
    Len esan detana: gizonok erotuta daude.
  Osteriz.-
    (Olabé'ri) Gizonok guri gaurko jaia eragoztera etorri dituk, Olabe.
  
  Olabe.-
    (Osteriz'i) Ez zeukagu alperrik galtzeko, bada.
  Osteriz.-
    (Erro'ri) Erro jauna ¿Zergatik gaude aoa zabalik gizon oiei begira?
    Bota ditzagun emendik, eta ekin zaiogun gure dantzari.
  Akerreta.-
    (Larriturik) Itxedon zazute, gizonok; ez zaizute gero damutuko-ta.
  
  Zabaltza.-
    (Akerreta’ri) ¿Zer? Irabazi al aute kanpotarrok? I ere txoratu ote aiz, Akerreta?
  Lazkoz.- (Akerreta'ri) Garaiz etorri baintzak, ez ukan olakorik izango.
  
  Akerreta.-
    Gizonok eroak badituk, nik ere ero izatea nai diat.
  Olabe.-
    (Besteai) ¿Aditu al dezute Akerreta'rena? ¡Ja! ¡Jai!
  Akerreta.-
    (Olabe'ri) Ago apur bat, eta ikusiko dek ik ere; ez diat beñere olako egi
    polit-ederrik aditu.
  Erro.-
    (Bigunki, lagunai) Nik, gizonak, ez dakit zer esan ere. Erbestetar onek
    ero-itxurarik ez dauka, eta bere egon-erak biotzetik arturik bezela nauka...
    Nai badezute, gizonoi itz-egiten utziko diegu, ia zer berri ekartzen
    diguten... Illargi-beteak geroko ala biarko utzi ditzakegu, nai aña
    jolastutzeko... baña nai duanak alde-egin dezake.
  Ureta.- Ez; gu ere aditzeko gertu gaude.
  Osteriz ez beste denak.- Baita gu ere.
  Osteriz.- (Olde txarrez) Nai dezu bezela.
                  
  VIII Agerkaldia
  Lengoak eta Illegorri
(Erro' k azkenego itzak bukatu baño lenagotik Illegorri, jakirnnaiaren
    jakinaiaz, txabolako atetik begira dago. Erro'k oraintxe nabaritu du).
  
  
  Erro.-
    (Illegorri'ri) Emakumeak barrenera; len ere esan dizut.
  
  Illegorri.-
    (Urduri) ¡Au bizimodua! ¡Barrenean egon bear, eta ezin egon!
  
  Onesto.-
    Utzi zaiozu, nausi jauna. Nik datartan Berriona gizon eta emakumeentzat
    da-ta.
  Erro.-
    Gure andrea gizonen artera etortzea nai al dezu, jauna?
  Onesto.- Bai, gizona; berak ere aditu dezan.
  Erro.- (Illegorri'ri) Atoz, bada, guregana.
  Illegorri.-
    ¡Nere jainkoa! Noizbeit bear zan. (Sartzen da) Gizonok uste det direla len
    gure atean egon diranak.
  Onesto.-
    Bai, gu izan gera; baña barrenean iñor ez zegolako, aurrerantz joan
    gera.
  Illegorri.-
    (Onesto'ri) Esan zadazu, jauna: zuk sutan zegon arkume-isterrari zerbait
    bota al diozu, iñoiz ez bezelako usai ta gozotasuna bait zuan.
  Onesto.- Nik ez diot ezer egin, emakumea.
  Zildoz.-
    (Bere baitan) Asi dek emakume ori izketan, eta ez zaiguk gau guzian
    ixilduko.
  Erro.-
    (Zildoz'i) Banetxekian ori, Zildoz; abekin ez bait dek gauz zuzenik.
    (Illegorri'ri) Egon, zu, or ixillik, jaun onek diona aditzen. Sukaldeko
    lanetan biar ikasiko dezu. (Onesto'ri) Itz-egin dezakezu, báda, jauna.
    Illegorri.- (Bere baitan) Ixilik egon bearko, berriz ere.
  Onesto.-
    (Esku-begiak zerurantz jasorik) Banekian, Jesus maitea, nere eskariak
    adituko ziñitula... Zure eta Aitaren Espiritu Santuak nere aoko itzak
    zuzendu bitza, zuk esando egiak bear bezela adierazteko.
  Fermin.-
    (Esku-begiak zerurantz jasorik) Nere anai laztan aben biotzak gertatu
    itzazu, Jauna, zure itza ongi aditu, ta gogoz bete dezaten.
  (Bitartean gizonak arriturik, eta alkarri begira daude)
  Zabaltza.-
    (Besteai, ixil-samar) Zer da, bada, gizon oiek diotena?
  Akerreta.-
    (Zabaltza'ri) Ago!... laster jakingo dek.
  Onesto.-
    Gizonok: goian ikusten dezuten illargi ori, ta egunez argi-egiten digun
    eguzkia, ez dira iñoren jaunak, ezta izaki bizidunak ere.
  Erro.- (Arriturik) ¿Zer dira, bada?
  Onesto.-
    Guk oin-pean degun lur zabal au bezelakoak dira biak; Jaungoikoak, goian
    dagon Jaun aundi-indartsuak lur onekin eta izar guziekin batera egin zituan
    gauzak dira.
  Lazkoz.-
    ¿Eta nola jarri zitzakean aipatu dezun Jaun orrek eguzki-illargiak orain
    dauden tokian?
  Onesto.-
    Begira, gizon: Jaun ori guk üste ez bezelako Jainko aundi ta guztialduna
    da, goibe danak betetzen dituana, ikusten degun guzia itz batez egin eta
    beren tokian bere borondate utsaz eratu ta jarri zuana, ta nai izango balu
    berriz dena ezereztuko lukena. Bera da gizon guzion Jabe, Jaun.eta Nausi,
    gure lendabiziko gurasoak bere eskuetatik atera ziralako. Beraz, gauz
    guziak, gizonak, zuaitzak, abereak eta izarrak bere mendean daude, bere
    morroiak dira.
  
  Erro.-
    ¿Non dago Jaun ori? Guk ere ikusi nai genuke-ta.
  Onesto.-
    Lur ontan gauden bitartean ezin genezake Jaun ori ikusi, Bera
    gorputzagabeko gogo utsa delako. Emen bean ongi bisi ta bere lege ta
    aginduak betetzen baditugu, gero, il ondoren, atsegin eta pozez beterik bere
    aurpegi eder-gozoari beti begira egongo gera.
  Ureta.-
    (Osteriz'i) Politegi, egiak izateko: "Egia, latz eta garratz" ziok esaera
    zarrak.
  Olabe.- Eta... "Esaera zarrak, gezurrik ez".
  Fermin.-
    (Onesto'ri) Zure ordez erantzungo ote diet, aita? Zu asko nekatzen
    zera-ta.
  Onesto.-
    (Fermin'i) Bai, seme; erantzun dizaiekezu.
  Fermin.-
    (Gogo sutsuaz) Gizona, nere napar maiteak, gorputz-utsa ez da. Gorputzaz
    gañera Jainkoaren antzera egindako anima bat, gizonaren burua zuzentzen
    duan, eta iñori ilgo ez dan gogo-uts bat degu denok. Ilda gero gorputza
    lurpean gelditzen da, baña anima Jainkoagana doa Beragandik betiko zoriona
    edo betiko nekea artzeko. Jainkoaren legea bete duanaren animak betiko
    zoriona izango du zeru-goian; gaiztoak berriz, Jaunaren legerik gabe bizi
    izan diranak, betiko neke ta su bizia sulezean.
  Ureta.-
    Gogorra dek orixe, gazte; nik ez diat ain errez ori sinistuko.
  
  Fermin.- (Ureta'ri) Alaxen da, bada, anaia.
  Osteriz.- Nik ez diat ori ikusten, gazte.
  Olabe.- Ezta nik ere.
  Zildoz.- Nik ere ez argi asko.
  Erro.- Eta… lege ori betetzea ¿erraza ote da?
  Fermin.-
    Bai, jauna. Jesús gure Jaunak bait dio: Nere uzterria, au da, nere legea,
    ariña da, ta nere zama txiki-txikia.
  Lazkoz.-
    Uzterriak abereentzako dituk, ez gizonentzako; abereai itz-egin iezaiekek,
    beraz.
  Zabaltza.-
    Baña ¿non dezute Jaun ori? ¿Iruña’n gelditu al da?
  Fermin.-
    Ez; bi gizaldi bai dira gu guziongatik gurutz gogor batean il zala.
  Zildoz.-
    ¿Zer? ¿Erromatarrekin ator guregana? Ez Diago jaun oiekin ezer nai… Obe
    egingo zendukete Iruña'rrok zuen erri ori erromatarrez garbitu bazendukete
  
  Olabe.-
    Ez zan oso ona izango esan dekan gizon ori, erromatarrak gurutzean
    iltzeko.
  Fermin.-
    (Bizi) Anai maiteak, aditu nazazute apur batez. Jerusalen'en, erromatarren mendean gurutz batean il zan Jesus gure Jaun ori, ez zan
    erromatarra, ezta gizon-utsa ere, Maria zeritzaion emakume judar garbi
    bategandik jaiotako Jaungoikoaren Semea, Jainko-gizona baizik.
  Erro.-
    Jainkoaren Semea gizondu!... aurrera, gazte, aurrera.
  Illegorri.-
    (Pozik) Jainkoa emakumegandik jaio!... Polita den auxe!
  
  Fermin.-
    Jaungoiko aundiak gizonak era negargarrian ikusi zituanean, -bide txarrari
    jarraiturik ia denak beste munduan betiko galtzen bait ziranT- bere Seme
    laztana mundura bidaldu zuan, gizonei zerurako bidea erakutsi ta bere Eliza
    edo batzarra lurrean jartzeko. Judua gaiztoak, ordea, bere egipenak ezin ikusirik, gurutzean il
    zuten.
  Osteriz.-
    Okerren bat egingo zikan-eta.
  Fermin.-
    Ez, ez zion iñori gaitzik egin; bere bizitza on-egiñaz eta bere lege berria
    erakusten igaro zuen.
  Erro.- Jarraitu zak, gazte; berri ori oso atsegingarri zaitadak-eta.
  
  Zildoz.- (Erro'ri) Ez al zaitu erotuko, Erro?
  Erro.-
    (Zildoz'i) Ez zegok bildurrik, Zildoz. Ez natxiok oraindik iñork
    erotu.
  Fermin.-
    Jesus gure Jaun orrek, Bera Jainkoaren Semea ta erakusten zituan egi, lege
    ta gauzak egi-utsak zirala adierazteko, gizonak, ezin egin ditzaketen
    egintza arrigarriak egin zitun.
  Zabaltza.- ¿Bai? ¿Nola?
  Ureta.- ¿Nola?
  Fermin.-
    Itxu askoei ikusmena eman zien; nekiak zuzendu zituan; gorrai
    entzumena, gaxoai osasuna eman zien; illak, berriz, biztu egin
    zituan.
  
  Zabaltza.- ¿Ori ere bai?
  Ureta.- Gogorra dek orixe!
  Lazkoz.- Bai, apike.
  Zildoz.- ¡Ai! ¡Gaur biziko balitz!
  Erro.- Egizko Jainkoa zan, beraz, Jesus ori.
  Illegorri.-
    Alde abetara etorriko balitz, ez liguke mesede txarra egingo, noski.
  Osteriz.- Olloki'ko atsoa baño geiago zan ori.
  Ureta.-
    Berak erakutsi zuan guzia egia izan bearko zan, orduan.
  Fermin.-
    Bai, gizona, egi-utsa. Ta gurutzean ilda irugarren egunean bere gorputza
    pizturik, il-obitik atera zan; ta andik berroigeigarren egunean laño-gañetik
    zerura igo zan.
  Erro.-
    (Arriturik eta bizi) Eta guri erakustera zatozen egi ta sinisgaiak ¿Jaun
    orrenak ote dira?
  Fermin.- Bei, jauna; Jpsus berberanenak dira.
  Erro.- Ori alan bada, guk ere sinistu bearko.
  Ureta.- Egia baldin bada beintzat, bai.
  Akerreta.-
    Esan dizuet nik len, ni bezela gizon aben alde jarriko ziretela.
  
  Osteriz.-
    (Akerreta'ri, bizi) Ez zekiagu oraindi ori... Eta gizonok gezurti batzuk
    baldin badituk ¿orduan zer?
  Akerreta.-
    (Osteriz'i) Ez diat uste gezurtiak diranik; ez ditek itxurarik
    beintzat.
  Osteriz.-
    Ori ez zekik iñork jakin: Itxura-mitxura, ez dek ardoa ura.
  (Onesto besoak jasorik otoitz egiten jarriko da)
  Fermín.-
    (Sutsu) Dioguna egia dala adieraztegatik, gere bizitzak emateko gerturik
    gaude.
  Olabe.-
    Ire bizitzarekin ez diagu ezer irabazten, gazte. Gañera, egi edo gezur
    batzuk gorabera, iñori bizitza kentzeko asmorik ez Diago. Esan dekan jaun
    ori ona etorri, ta ezau-bide batzuk egin balituzak, nik beintzat sinistuko
    niokan.
  Ureta.- Nik ere bai bereala.
  Lazkoz.-
    Gaur Zildoz'i il zaion alaba eskeñiko geniokan, piztutzeko.
  
  Fermin.-
    Jesusen lege berriaren zabaltzalle askok ere gauz arri asko egin dituzte,
    lege onen egitasuna adierazteko.
  Zabaltza.-
    Ori balitzakek egia izatea; guk ez zekiagu ezer ordea. Zuen biongatik ez
    diagu ain errez gure asaben egirik aldatuko beintzat.
  Zildoz.-
    Piztu ezazute nere alaba, ta zuek diguzutena sinistuko degu. Nola guk bestela sinisgai zarrak utzi, ez bait zaítugu
    ezagutzen?
  Lazkoz.-
    (Zildoz'i) Ederki itz-egin dek, Zildoz. Ire alaba piztú dezatela, ta
    sinistuko diagu.
  Osteriz.-
    (Lagunai) Kontuz beti kanpotarrekin, lagunak! ¡U...m!
  Onesto.-
    (Besoak beraturik) Mirariak egitea Jainkoaren eskuetan dago bakarrik, nere
    Orikañ'dar maiteak; guk ez genezake Berari sinismen biziaz eskatu besterik
    egin.
  Olabe.-
    Or ikusi zuek!... Neska ori piztutzen ez badezute, alperrik sartu zerate
    Orikain'en.
  Fermin.-
    (Onesto'ri) Aita, neska orren piztuera Jesus gure Jaunari eskatu bearko
    diogu; erri guzi onen betiko osasuna mirari orri begira dago-ta.
  
  Onesto.-
    (Fermin'i) Bai, seme, argi asko ikusten det ori... (Besteai) Aditu,
    Orikain'go gizonak: Jesus gure Jaunak neska ori piztutzen badu ¿Beragan eta
    bere legean sinistuko al dezute?
  Erro.- (Berealaxe) Bai, guk, jauna.
  Zildoz.- Bai nik, beintzat.
  Osteriz eta beste denak.- Baita guk ere.
  Onesto.-
    Erakutsi, bada, neri neska orren etxea.
  Zildoz.- Atoz, jauna, nerekin.
  Erro.- Goazen gu ere.
  Osteriz ez beste denak.- Bai, goazen denok.
  Illegorri.-
    Nik ere joan bear diñat, bada. (Guziak joaten dira, eskuin-aldetik. Olabe ta
    Osteriz besteekin joaten asiko dira; baña Osteriz’ek, ezkutau baño len,
    eskuaz Olaberi sorbaldan ikutuko dio, ta biak berriz erdira itzuliko
    dira).
   
  IX Agerkaldia
  Osteriz eta Olabe
   
  Osteriz.-
    (Ixil-samar) Adi zak, i... Gizon oiek gezurti ta
    saltzalle batzuk ote diran susmoa zeukat.
  Olabe.-
    Nere barrena ere ez zegok ozo paketsu, oiek agertu diran ezkeroztik.
  
  Osteriz.- ¿Badakik zer egin?
  Olabe.- ¿Zer? esan zaidak agudo.
  Osteriz.- Gizonok zalatatu bear zetikagu...
  Olabe.- ¿Nola?
  Osteriz.-
    Illa piztutzea ez dek nolanaiko egipena-ta, nolan moldatzen diran ondo ikusi
    bear diagu... Balitzakek kanpotarrok Zildoz maltzur orrekin alkar aituta
    egotea, gu aurrak bezela txorabiatzeko; atzo beintzat bealdean ibilli ukan
    Zildoz ori.
  Olabe.- Bai, bazekiat ori.
  Osteriz.-
    Gañera egiaz illik egon arren, balitzakek guk ezautzen ez degun sendagairen
    bat, oiek idukitzea; ta gero... sendagaiari zor zaiokana ildako Jesus orreri
    eman.
  Olabe.- Ederki, mutil! Ez dek buru makala!.
  Osteriz.-
    Maltzurkerietan artzen bazetikak...¡gaxoak! ez ditek bizkarrean otzik
    izango.
  Olabe.- Goazemak, ba, lenbaitlen.
  Osteriz.-
    (Bidean dijoazela) Goiko bazter-bidetik joan bear diagu, besteak baño lenago
    eltzeko.         
   
  O I A L A
  
  
  BIGARREN EKITALDIA
   
  AGERTOKIA:
    Zildoz'en etxeko lo-gela. Eskuitik ate estutxo bat. Ormak zurezkoak izango
    dira. Zurezko oatze txiki ala ol batzuen gañean Izarra'ren gorputza luze
    etziñik dago. Eskuak baturik dauzka, ta gorputza bularreraño oial zuriz
    loturik. Eskuitik ta oatze ondoan, enbor biribil baten gañean, su-ontzi
    zabala areitz-egurraz egindako suakin. Or-emen, kutxa ta eungintzako tresna batzuk jarri ditezke. Gaba da-ta, kurtzelu bik-edo argi egingo dute. Sartu ta irtenaldiak
    ate bakar ortatik izango dira. Oiala jasotzean, "Garbi" (Izarra'ren ama)
    oial zuriz illaren gorputza biltzen ariko da.
   
  I Agerkaldia
  Garbi bakarrik
   
  Garbi.-
    (Itun eta erdi-negarrez) ¡Au da, au zaritxarra!... jAu gure naigabe
    samiña!... Gure alaba laztana, Izarra maitea, il!... Gure nekeen gozamena,
    gure zori txarren laguntza, joan!... Izarra kutunak, iges betiko!... ¡Au
    zoritxar illuna!... ¿Nolan eman nizaken iri nere bizitza piztu al banin,
    orain bertan ilgo ninduken... ¡A!... Nere alaba laztana!
    (Arpegian musu emango dio) ¿Zergatik iges egin digun? ¿Ez ate intzan ongi
    gurekin aiñ goiz lurgañetik alde egiteko?.. ¿Egin al dinagu iñoiz aldi
    txarrik gu gaxuok era negargarri ontan uzteko? Ez, Izarra maitea, ez!... (Biziago) Eranegun, ardiekin basora abiatu intzanean, ire ondotik igoro zan
    bela bela galdu aren egazkera maku rrak ez zitzaidan gili-gili ona egin;
    okerren bat gertatu bear zitzaigula bereala bururatu zitzaidanan, eta aundia
    gertatu ere!... (ollarrari) ¡ire lepo zikin orrek gaur bertan ordaindu
    bearko zidak!... (Suari begira). Su bedeinkatu onek nere alaba kutunaren
    inguru ta bideak beti garbitu ta zaindu ditzala, bere atsedena iñork
    kezkatu ez dezan...
   
  II Agerkaldia
  Garbi ta Uso
 (Uso arin-samar sartzen da). 
  
Uso.-
    ¡Ama! ¡Ama! Esan dizkidazun etxetara joan naiz, eta aurki etorriko direla
    esan didate.
  Garbi.- Denei esan al dien, maite?
  Uso.- Bai, denei, ama.
  Garbi.-
    Ta guziak etorriko direla esan al dikiten?
  Uso.- Akerreta'renak ez beste denak.
  Garbi.-
    Zer din, bada Akerreta'renak? Gaxorik ote zegon?
  Uso.-
    Gaxorik ez. Atzerritar bikin izketan zeuden, eta illak eresi bearrik ez
    duala esan didate.
  Garbi.-
    (Asarre) ¿Ori ere bai? Berai atso zarra il zitzaienean, zintzo asko joan
    nintzan, ba, ni. Ta orain gurean illa danean... illak eresi bearrik ez
    dutela... ¿Nork nastu dio burua emakume ziztrin orri, gezur galanta ori
    esateko? Bi erbestetar oiek, bear bada... Berea da errua, kanpotarrai
    santzen utzi dietalako. Kanpotarrengandik ez bai-datorkigu gauz onik...
    Berenean iñor iltzen danean, ez naiz ni ere joango, ta... kito. (Bitartean
    Uso Izarra' ren gorputzari begira ta ikutuko egon da).
  Uso.-
    ¡Ama! Izarra ez da ezer mugitzen. Begiak ere ez ditu zabaltzen.
  Garbi.- (Bareago) Utzi zaion geldik, aurra.
  Uso.-
    ¿Eta noiz arte egongo da geldirik, ama?
  Garbi.-
    Beti ta betiko, Uso. (Biotza samurtzen zaio)
  Uso.-
    ¿Beti? ¿Ez degu berriz alkarrekin jolastu bear, ama?
  Garbi.-
    Ez, enetxo, ez... (Uso negarrez asten da) Bai, Uso, bai. Biar goizerako
    sendatuko den gure Izarra, ta nai aña jolastuko zerate alkarrekin. Ez bada
    negarrik egin, alabatxo... (Uso'k malkoak legortzen ditu). Oa orain
    egurtegira, ta ekarri areitz-ezpal batzuk, su ori piztutzeko. Sua ilgo
    balitzan, ez litzaken sekula ire aizpa sendatuko. Oa, bada, orain; iru edo
    lau neiko ditun... (Uso irtetzen da) Ume gaxoa! Biar goizean aterako dituan
    negarrak Izarra' ren gorputzari lurra emango zaionean!... Ez dakit nolako
    gezurrak asmatu... (Itun eta gogorrago) Etxeko zoriona joan zaigu beintzat,
    eta aurrerantzean... errukarriak gu!... Izarra maitea!... Alaba!... (Uso
    eskuan lau bat ezpal dituala sartuko da).
  Uso.- Ona emen areitz-ezpala, ama. Neronek botako dizkiot suari.
  Garbi.-
    Ez, maite, ez; il-egingo den, bear bada-ta. Nik piztuko diñat... (Ezpalak
    artu ta suari botako dizkio. Bitartean Uso aizpari begira egongo da). Eta...
    ez al den iñor bidean agiri?
  Uso.-
    Bai, Areizti'ko "Pospolin" bertan dator.
  Garbi.- Zergatik ez den, ba, lenago esan?
  Uso.- Aztu egin zait-eta.
   
  III Agerkaldia
  Lengoak eta I Adiagillea ("Pospolin")
   
  (Pospolin beltz-jantzita atean agertuko da. Urrengo bi agerkaldi abetan
    ixil-samar, il-ge1ari dagokionez, itz-egingo da).
  
  I Adia.- ¿Sartu al diteke, Garbi?
  Garbi.-
    Bai, andre Pospolin, sartu zaite. (Pospolin sartuko da, ta bereala Izarra
    ikustera joango da).
  Garbi.-
    Beti zu lenbizi, beti zu zintzoena.
  I Adia.-
    Bai, nik egin bear detana, bereala egiteko oitura diñat. Bat gaxotu bada,
    bera ikusi ta poztu; il-egin dala, eresiak abestu; naigabeak arintzea nere
    eginbearrik aundiena izan den beti.
  Garbi.-
    Eskerrik asko. Artuko dezu zure saria.
  I Adia.-
    Nik ez diñat ezer sariagatik egiten, gaxoenganako detan maitasuna gatik
    baizik.
  Garbi.-
    Ai!... Zu bezelakoak denok bagiña...
  Uso.-
    (Gogor, len bezela) Zertarako etorri da ona Pospolin, ama?
  
  Garbi.- (Uso'ri) Ixillago itz-egin zan, aurra.
  Uso.- Zergatik? Pospolin etorriko delako?
   
  IV Agerkaldia
  Lengoak eta beste iru Adiagilleak
   
  (Beste iru adiagilleak, beltz-jantzirik, atean agertzen dira)
  
  II Adia.- Sartu al gaitezke, Garbi?
  Garbi.-
    Bai, aurrera. (Irurak sartzen dira, ta zuzen Izarra'ranganantz joango
    dira).
  II Adia.- Ene! Ori edertasuna!
  III Adia.- Ori aurpegiaren gozotasuna!
  IV Adia.- Ori begien argitasuna!
  II Adia.- Ori eskuen txukuntasuna!
  III Adia.- A! Nor legoken ire lekuan!
  IV Adia.-
    Izar batek baño geiago dizdiratzen din.
  II Adia.- Izenez ere Izarra din-eta.
  III Adia.-
    Bai apike. Ez ziñan bere amak buru txarra, izen eder ori jarri
    zionean.
  IV Adia.-
    Ez din illargi jaunak i baño laguntzale oberik billatuko.
  I Adia.-
    (Bera ere Izarra'ri begira jarririk) Illargi bera ere ire edertazunaren
    billa zebillen.
  Garbi.-
    (Zizpuruka) Ai!... Gure alaba laztana!...
  II Adia.-
    Itz eder abek ire biotz minbera samintzen dikiten... Gaxoa!...
  III Adia.-
    Ez din arritzekoa, emakume; amaren biotza oso beratza bait din.
  
  IV Adia.-
    Alaba ire burua bezela maite unalako gure mintzoerak samintzen au.
  
  Garbi.-
    Ezin det emen geiago egon, eta alde egin bearko det. Zuek zeren lanari
    asiera eman dezaiokezute... Agur, gero arte. (Uso'ri) Goazeman, Uso,
    sukaldera.
  Uso.-
    Eta emakumeok ¿zer egin bear dute, ama?
  Garbi.-
    (Erantzun gabe, eskutik eldurik) Goazeman oatzera. (Uso ta Garbi irtetzen
    dira).
   
  V Agerkaldia
  Lau Adiagilleak
   
  (Lau Adiagilleak, bata bestearen atzetik eta zarrenak aurretik, oatzeari
    bira bat emango diote, beti illari begira. Gero oatzearen lau ertzetan
    lurrean kukuriko eseriko dira. Berealaxe abesti abek kantatzen asiko
    dira).
  
                       A B E S TIA
  (Denak)
         Ume gaztetxo bat gaur il zaigu
  
                    Bere uriten
    sarreran,
  
                    Bere
    amatxoari egiñik
  
                    Zulo bat
    biotz erdian.
  
  (I Adia)
         Adiagille nagusienak
  
                    Zuzentzen
    dizu negarra
  
                    Zu zeralako
    nere ederrena,
                    Nere lorerik
    bacará.
   
  (II Adia)     Gure emakume adintsu orrek
  Deitu bat zaitu lorea
  Deituko zaitut nik obeago
  Usoa, paregabea. (1)
   
  (1) Oharra. Lenbiziko adiagilleak ez du ontzat artuko  bigarrenaren ziritxo ori.
   
  (III Adia)   Nere aizpatxo laztan-laztana
                    Aboan dezu
    eztia;
                    Illargiakin
    gaur bizi zera,
                    ¡Aundia zure
    zoria!
   
  (IV Adia)   Zure arpegi polit-ederrak
                    Ez dakit nik zer dirudin;
                    Illargiaren
    antza daukala
                    Esan dezaket, Pospolin
   
  (Azkenengo eresia aditu orduko, Pospolin aserreturik zutitzen da, ta
    laugarrenganantz dijoa, jotzeko asmotan. Au ere zutitzen da). 
  I Adia.-
    (Asarre) Lotsagabeko ori! ¿Ez al den ni isekatzeko lotsarik?
  IV Adia.- Zetara atoz nigana? Nik ez bait dizut isekarik egin.
  I Adia.-
    Bai, ik, arpegi zikin orrek isekatu naun.
  IV Adia.-
    Gezurra galanta orixe! Kontuz! ez det gero nik zugandik itz txarrik
    nai.
  I Adia.-
    Bai, itz txar guziak zor ditun, sudur motz (ala luze) orrek.
  III Adia.-
    Ez da ori il-etxe batean ibiltzeko era.
  II Adia.-
    Eta illaren gorputzaren aurrean gutxiago. Bere amak baleki...
  I Adia.-
    (II eta III'ai) Zaudete ixillik biok, ez dakizute sudurra nun
    dezuten-eta.
  III Adia.-
    (II'ari ixil-samar) Gure atso orrek zer dion ez zekin, eta…barkatu
    bearko.
  II Adia.-
    (III'ari ixillik) Bai, aspaldi burugabe zebillen gaxo ori.
  (Pospolin bere tokira dijoa, ta berrian lurrean jartzen da, berriz abesten
    asteko bezela. Laugarrena ere 1urrean jartzen da. Berea1a ate-a1dean zarata
    ta ots aundia aditzen da. Lau adiagilleak bat-batean eta dardaraz izuturik
    jeikitzen dira, ta ezkerreko bazterrerantz egiten dute).
  I Adia.- Ene! Ene! Zer den ori?
  II Adia.- Zer ikusi bear diñagu?
  III Adia.- Basojauna, noski.
  IV Adia.- Ene! Noren eskuetan eroriko gaitun?
   
  VI Agerkaldia
  Lau Adiagilleak, Osteriz eta Olabe
  
  (Osteriz eta Olabe lasterka sartzen dira, zuzen-zuzen Izarra'ganantz
    abiaturik).
  
  II Adia.- (Izuturik, oiuka) ¿Zer dezute gizonak?
  Osteriz.-
    Zaudete ixillik. (Izarra aztertutzen asiko dia, baña bera iñolaz ere ikutu
    gabe. Une batzutan ixillik daude).
  III Adia.-
    (Izuturik) Zer gertetu zaizute, baña, gizonak era ontan ibiltzeko?
  
  Olabe.-
    (Asarre) Ixillik egoteko, emakumeak!...
  I Adia.-
    (Lagunai, ixillik) Etxe au zoritxarrak jo bear din bereala. 
  IV Adia.-
    (Ixillik, lagunai) Gizonok erotu ditun zearo.         
Osteriz.-
    Obe zendukete eresiak abesten ariko baziñate, emakume berrritxuok...
    (Arpegia ondo azterturik, Olabe'ri) Ezta arnas-apurrik ere...
  Olabe.-
    (Osteriz'i) Ez dik igikera-aztarnarik ere egiten... Egiz illik zegok neskatx au.
  Osteriz.-
    (Gauzaren bat bururatu balitzaio bezela) Oraintxe ikusiko diagu ori. (Bi
    eskuak be re aboaren inguruan jarri, ta Izarra’ren belarrirantz makurturik,
    indar guztiz esango du) Eup!
  IV Adia.-
    (Bat-batean bildur-ikaraz nai-ezko saltotxo bat egingo du, oiuka esanaz)
    Ene! Ai! (Besteak ere bildur-ikaraz daude)
  III Adia.-
    (Bere baitan) Non gaitun?.. Amesetan, ala?
  II Adia.-
    Zer egin bear zigun gizon zakar orrek?
  Osteriz.- (Olabe'ri) Ezta igikerarik ere…
  Olabe.-
    Neska au illik zegok. Piztu bear duanak ez dik lan gutxi.
  Osteriz.-
    Bai, emen ikusiko diagu kanpotar ori mutilla den, ala ez.
  I Adia.-
    (Bere baitan, larriturik) Zer zioten ero oiek?
   
  VII Agerkaldia
  Lengoak, Zildoz eta Garbi.
  
  (Zildoz eta Garbi barrendik izketan ari dira).
  
  Garbi.- Nongoa da, baña, gizon ori?
  Zildoz.-
    Nongoa den ez diot ongi artu, baña gu denoi ongi egitera omen dator. Piztuko
    al digu.
  Osteriz.-
    (Olabe'ri ixillik) Bazetorrek Zildoz. Orain guzia garbi jakin bear diagu,
    arranoak ez badik!...
  Garbi.-
    (Zizpuruka) Ai ori egingo baligu... ez genioke gaizki ordainduko... (Zildoz
    eta Garbi sartzen dira; itu eta oldozti datozte).
  Zildoz.-
    (Garbi'ri) Ba... baietz agindu digu gizon orrek. Laster ikusiko degu,
    bada... (Oraiñarte ez du nabaitu Osteriz emen dagola. Au ikusirik, arritzen
    da) I ere emen al ago, Osteriz?
  Osteriz.- Bai, emen gaituk
  Zildoz.-
    Ni beste denen aurretik etorri nauk andreari lenbaitlen gaztigatzeko ta...
    zuek nondik ibilli zerate ain azkar etortzeko?
  Osteriz.-
    Gizona, urduri-samar gatxiokan biok gizon orren burubideaz, ta goiko
    laster-bidetik etorri gaituk biok, gauzak ongi jakiteko-edo.
  Zildoz.-
    Ez zerate ni baño urduriago egongo, arraiopola!
  Olabe.-
    Ez zekiagu, ba... Adiz zak, Zildoz: Izarra egiz illik ote zegok? 
Zildoz.-
    Nola nai dek egotea, ba? Ez al dek ikusten ire begikaz il-otzik
    dagola?
  Garbi.-
    Ori ere galdetu!... Gu jolasean gabiltzala uste al dezute, ala?
  
  Zildoz.-
    (Urduri) Zer esan nai dik, Olabe, galdera orrek?
  Olabe.-
    Ezer ez. Begiak askotan atzipetu egiten gatxetikek-eta...
  Zildoz.-
    Bost urteko aurra uste al nauk, iñor il ote dan ez ezagutzeko?
  IV Adia.-
    (Bildurrez, lagunai) Zer dakarte, baña, gizonok? Erotu al dira denak?
  III Adia.-
    (Laugarrenari) Etzekiñat zer esan, emakume.
  Osteriz.-
    Egia esateko, mutil... bildur gindukan kanpotar orrek, i aurretik artuta ote
    indukan, gu denok txorabiatzeko.
  Zildoz.-
    (Asarre) Ago ixillik, Osteriz; nik ez diat sekula iñor saldu-ta.
  
  Olabe.- Iregatik ez diagu ezer esaten. Kanpotarrokin, bai, beti kontuz ibilli bear gaitukala.
  Zildoz.- Aurtxotzat al naukak ik ere?..
  Osteriz.-
    (Asarre, Olabe'ri) Ongi aztertu bear diagu, ba, Kanpotar ori... Sendagairen
    bat ateratzen badu... ¡errukarria bera!
  Zildoz.-
    (Sutsu) ¿Bai?.. Gizon orri eragozpenik jartzen badiozute, narruaz ordainduko
    didazute biok!
  Olabe.-
    (Sutsu) Ez ziokagu eragozpenik jarriko; ongi aztertu, bai, ordea.
  
  Zildoz.- Ikusiko diagu ori...
  Garbi.-
    (Larriturik, erdi-negarrez) Ai! Nork jarri gaitu estura larri ontan?.. Alaba
    laztana!
  I Adia.-
    (Lagunai) Zer bear diten gizonok? Bizirik irtengo al diñagu? (Barrendik
    jende-zarata ta otsa aditzen da).
  II Adia.- (Izuturik) Ene! Geiago oraindik!?
  III Adia.-
    ¿Gaurko illargi-beteak zainduko al gaitu?
  Zildoz.-
    (Garbi’ri) Badator gure jendea (Lasterka ateraño joango da).
  Garbi.-
    (Zizpuruka) Ai! Izarra maitea!... Izango ote augu berriz?.. Gure alaba
    laztana!
  IV Adia.-
    (Larriturik) Nork ekarri gaitu onera? Gaurko zorabioak bukatzeko biderik ez
    du. Ene!
  VIII Agerkaldia
  Uso ez beste antzezlari guztiak
(Onesto ta Fermin beste denen aurretik sartuko dira; denen atzetik
    Illegorri. Bereala denak oatze-inguruan jarriko dira, Onesto'k zer egingo
    begira. Zildoz'ek atean itxedon die, ta Onesto agertzean dio:)
Zildoz.-
    (Bigunki) Sartu zaitezte, jaunak. Ona emen nere alabaren gorputza.
  
  Onesto.-
    (Sartzean) Jaunak etxe ontan pakea ta osasuna sartu bitza!
  
  Garbi.- Ez degu besterik bear, ba, jauna.
  Fermin.-
    Itxedon zazu, ta bata ta bestea laster ikusiko dituzu.
  II Adia.-
    (Bildurrez) Nongoak ditun gizon oik?
  I Adia.-
    Ene! Zer ikusi bear diñagu oraindik!...
  Onesto.-
    (Zildoz'i) Zer bear dute andreo emen?
  Zildoz.-
    Jauna, illari gabaz eresiak abestutzeko ots-egin diegu.
  Onesto.-
    Jainkoa'gan il ez dan animak ez du eresi bearrik, betiko sutan dagolako;
    Jaunagan il danari, berriz, biotzeko otoitz-eskariak zuzendu bear zaizkio,
    Jainkoa beraz errukitu dedin.
  IV Adia.-
    (Zildoz'i) Baña, Zildoz, ¿nundik ekarri ziguk agure ori, orrelako
    astakeriak guri esateko?.
  Onesto.-
    Emakumeak: Zuei zerurako bidea erakusteko Jaungoikoak alderdi abetara
    bidaldu gaitu. Goitik lurrera jetxi ta gizonengatik il zan Jainkoaren
    Semea, Jesus gure Jauna, zuei adierazi, ta Berak azaldu ta arrigarrizko
    egipenez egiztatu zuen lege berria zuei erakusteko, bidaldu gaitu Jaunak;
    lege au ongi beteaz betiko sutatik alde-egin eta zeru-goiko zoriona betiko
    iritxi dezazuten. (Emakumeak arriturik daude, Zildoz eta beste gizonak
    urduri berriz, Izarra'ren piztuera lenbaitlen ikusi naiaz)
  III Adia.-
    Gauzok berriak zaizkigu, jauna, ta ez degu oietzaz oraindik ezer
    aditu.
  Fermin.-
    Bai, berriak diralako etorri gera, Jesus orrengan sinisturik, betiko
    zorion-bidean lenbaitlen jarri zaitezten.
  II Adia.-
    Zuek nongoak eta nolakoak zeraten ez dakigu, ta nola nai dezute guk besterik
    gabe zuei sinistutzea?
  Zildoz.-
    (Urduri, bere baitan) Asi dituk emekume berritxuok ere izketan...
    (Emakumeai) ¿Zer? Kanpoko jaunok gezurtitzat al dituzute? Gizonok zuek baño
    buru obea daukagu iñor bear bezela ezagutzeko.
  IV Adia.-
    (Bere baitan) Non gaitun, baña? Ikusten detana ere ezin diñat sinistu.
  Erro.- Bukatuko al degu iñoiz emekumeokin?
  Ureta.- Ez beingoan, arranopola!
  Osteriz.-
    (Olabe'ri) Etorkizunak barrena egosten zidak.
  Olabe.-
    (Osteriz'i) Neri ere bai, mutil.
  Lazkoz.- Luze zijoak au, arraietan!
  Akerreta.- (Lazkoz'i) Ez adi larritu, Lazkoz!
  Zabaltza.-
    (Akerreta'ri) Bai, i beti lelo orrekin.
  Fermin.-
    Ez zaitezte larritu, gizonak; emakumeak ere Jaunaren berria aditu bear
    dute-ta... Neskatx au Jesus gure Jaunak piztu duala sinistu zadazute.
  Osteriz.- (Bere baitan) Ori ikusteko zegok oraindik.
  Garbi.-
    (Onesto'ri) Jauna, nere a1aba piztu ezazu, eskubideri baldin badezu, naiz
    eta Basajaunaren izenean izan.
  Zildoz.-
    (Onesto'ri) Ez artu, jauna, ajolarik emakume oiegatik. Piztu zaiguzu gure
    Izarra maitea.
  Onesto.-
    Zer diozute, baña, zuek biok? Basojaun ori ez bait da iñoiz bizi, ezta
    biziko ere. (Denak arriturik daude) Jesus gure Jaunak piztu dezake bakarrik neska onen
    gorputza. Bera da denon Jaun bakarra.
  Erro.- Ori ere bai, jauna?
  Garbi.-
    (Apal) Barkatu, jauna; ez bait dakigu ezer.
  Ureta.-
    Aditzekoak aditu bear ditugu oraindik!
  Olabe.- (Bere baitan) Ez zidak bereala ziri ori sartuko!
  Fermin.-
    Basojaunaren agerkaldi oiek, bildur-ikarak gure buruan sartuta irudi-utsak
    dira. Basojauna ez du oraindik iñork ikusi, ikusiko ere ez.
  Illegorri.- Nik bein ikusi nuan, ba.
  Erro.-
    (Illegorri'ri) Zaude ixillik, ernakumea!...
  Onesto.-
    Gu guzion bizitzak Goiko Jaun aundi, on eta errukitsu orrek bere eskuetan
    dauzka; nai duanari ematen dio, ta berak nai duanari kendu dezaioke.
    Entzun, bada, neska onen bizitza eskatzen didazutenak: Goiko Jaunak, Betiko
    Aitak, goi ta beko gauz guztiak, guri zerurako bidea erakutsi, ta deabruaren
    menpetik ateratzera etorri zan Bere Seme laztanari, Jesus gure Jaunari, eman
    zizkion, gizon guziak Beragan sinistu dezaten. Bera da, bada, bakarrik neska
    oni bizitza eman lezaiokena. Guri etzaigu Berari biotzez eskatzea besterik
    ematen. - Ara, bada, Orikain'dar maiteok, erantzun neri: Jesus'ek gure bidez
    neska au piztutzen badu, Beragan sinistu, ta nik adieraziko dizuedan bere
    lege erraza gogoz artuko dezutela agintzen al didazute?
  Erro.-
    Bai, biotzez agintzen dizugu. Ez bait dezake iñork berez bein ildakorik
    berriz piztu. Il berri dan neska au bizitzara itzultzen badezu, Jainkoak
    bidaldu zaitula, ta zure erakuspenak Jesus gure Jaunarenak direla sinistuko
    degu.
  Fermin.-
    (Begiak gorantz jasorik) Eskerrak, Jauna, zu beren Jaunatzat aitortzen asi
    diralako.
  Erro.-
    (Orikain'darrai) Esan emen, ne auzokideak: sinistuko al dezute zuek ere
    Jesus gure Jaunagan?
  Denak.- Bai, guk.
  Osteriz.-
    Neska au piztu dezala lenbizi beintzat. (Gero denak Onesto'ri begi-begira
    egongo dira, Osteriz ta Olabe batez ere).
  Onesto.-
    (Esku-begiak gora jasorik) Judarrak zere ta Aitaren jainkotasuna sinistu
    zezatentzat, Jairo'ren alabatxoa piztu zenduan Jesus ona: Palestina'ko bide
    latzetan ardi galduen billa ainbeste nekatu ziñan artzai on-zintzoa: Zugan
    sinitutzeko gerturik dauden anima gaxo abei begirapen gozo bat egin zaiezu,
    berak ere zere odol garbi-ederraz inpernuari erosiak bait dira. Sinismen
    biziaz eskatuko genizun guzia egitea agindu zenigun Jaun aundi orrek, gu
    zure morroi arlote aben eskariok entzun itzazu, ta neska oni bizitza berriz
    emaiozu, Orikan'dar zintzo abek zure jainkotasun ta nausitasuna aitortu ta
    zure morroitza gogoz artu dezaten. (Bereala, ezpai gabe, neskagana joango
    da, ta besotik eldurik esango dio:) Neska, Jesus'en izenean jeiki
    zaite.
  (Izarrak bereala burua jasoko du, ta oatzean eseriko da. Gero Onesto'ri
    begiraturik esango dio:)
  Izarra.- ¿Nork ots-egin dit? (Guziak izutu ta bildurtuta daude, Zildoz eta Garbi liluraturik).
  Onesto.-
    Nik, Jesus'en izenean. (Eskutik utziko dio. Fermin belaunikaturik Jaunari
    eskerrak ematen jarriko da).
  Zabaltza.- ¿Zer dakusgu?
  Erro.- Piztu da!
  Ureta.- ¿Non gaude?
  III Adia.- Ene! Ene!
  I Adia.- ¿Ori ere bai?;
  Osteriz.-
    Gu baño geiago dek! (Biotz-samurturik dago)
  Izarra.-
    (Eskuak baturik eta gorantz begira) Jesus!! Jesus!... Izen gozoa, izen
    santua, izen aundia!... Ez da bera gabeko osasunik ez lurrean, ez
    goian…
  (Zildoz eta Garbi lasterka Izarra'gana dijoaz, alkar besarkatu ta
    laztantzeko. Zildoz eta Garbi pozez negarrez daude).
  Zildoz eta Garbi.- Gure alaba!... Izarra maitea!...
  Izarra.- Aita!... Ama!...
  Zabaltza.-
    (Bizi) Ez du iñork oraindik olakorik ikusi.
  Ureta.-
    (Sutsu) Gizonok ez dira gu bezelakoak, goitik jetxiak dira nunbait.
  Osteriz.- Alde guzietatik artuta gaude.
  Lazkoz.-
    (Biotzez) Gizonok digutena ao beteaz aitortu bear degu.
  Akerreta.-
    (Sutsu) Aundia da benetan Jaunaren eskua.
  Olabe.-
    Ezta sendagairik ikutu ere!... Gogorra dek auxe!...
  Ureta.- Bai, egiz.
  Erro.-
    (Biotzez ikuturik) Jesus ori egizko Jaungoikoa da, noski.
  Osteriz.- Bai, gu baño geiago da beintzat.
  Illegorri.-
    Gaurko illargi-beteak gauz arrigarri asko sortu dizkigu.
  Erro.-
    (Gogor, Illegorri'ri) Ez aipatu orain illargirik.
  III Adia.-
    Nongoa ote da illak piztutzen ikasi duen gizon ori?
  IV Adia.-
    (Irugarrenari) Ez zekiñat nongoa izan liteken... Olakorik!...
  
  Onesto.-
    (Garbi'ri) Azkatu zaiozu isara ori, oatzetik jeiti ta ibilli dedin; ez bait
    du zuen alabak gaitz apurrik. (Fermin zutituko da)
  Garbi.-
    Eai, jauna, zure mendean naukazu, nai dezun guzia egiteko (Izarra'ri isara
    kentzen asiko zaio)
  Zildoz.-
    (Onestoren aurrean belaunikaturik) Ez dakit, jauna, nere biotzeko eskerrak
    nola zuri eman, nere alaba maite au piztu didazulako. Ez dezu nerekin
    agindu besterik, eta guzi-guzia egingo dizut. Or dituzu nere abereak; artu
    nai dituzun buruak.
  Onesto.-
    (Zildoz'i, zutitutzen lagundurik) Zutitu zaite, gizona... Eskeintzen
    dizkidazun abereak zuretzat gorde itzazu; nik ez dizut zure biotza besterik
    eskatzen. Ez eman, bada, neri eskerrik zeruko Jesus errukitsuari baizik.
    Bera da zuri alaba itzuli dizuna... Orain, aditu dezagun denok zure alaba
    onek diguna. (Izarra oetik jeiti ta, aurrerantz etorriko da, beste denak
    inguraturik).
  Izarra.-
    Anaiak: Gezurrak eta gezur aundiak dira egiz guk orain arte uste izan
    ditugun gauz asko. Beste munduan izan naiz, eta bertan ikusi detana zuei
    argi adierezi dizazueket. Ara: Ez da Jaungo bat baizik, guzion egillea ta
    guzion Nausi ta Jauna: Jaungoiko bakarra iru personetan, Aita, Semea ta
    Espiritu Santua.- Semea, Jesus gure Jauna, gu gaitz-bidetik aldendutzearren
    zerutik lurrera jetxi zan eta Mariaren errai garbietan gizondu egin zen.
    Jesus onek lege berri bat zabaldu zuen, alkarri egindako irain ta zorrak
    barkatu, ta biotzeko garbitasuna agintzen duen lege berdingabea. Jaun
    maitagarri orrek Eliza edo Batzar bat erasi zuen, Beragan sinisten duten
    guziak sartu ta zeruratzeko. Eliz ontan al izanik sartzen ez dana, ilda
    gero betiko sutara joango da; sartu, ta berak agintzen dizkionak egiten
    dituana, berriz, betiko zoriontegira joango da.
  Erro.-
    Begira!... Len jaun onek esan dizkigun egi berberak dirade abek. Biak iturri
    batetik artu dute beren jakinduria.
  Ureta.-
    Alkar aituta baleude ere, ez lukete obekiago itz-egingo, noski.
  
  Garbi.-
    (Pozez, Izarra'ri) Gure alaba maitea!... ¿Nork erakutsi dizkin gauz
    arrigarrri oiek?
  Izarra.-
    Jesus berberak, ama... Ta gero Jesus'ek esan dit: "Aizazu, Izarra: Zure
    emengo etorkizuna oso illuna zan, baña gaur arratsaldean Orikain'en sartu
    dan nere morroi Onesto'ren eskarien bitartez berriz bizitza emango dizut,
    zure erritarrai emengo berriak azaldu, ta Onesto'k erakutsiko dizkizutenak
    sinistu, ta agintzen dizutenak ongi bete ditzazuten".
  Osteriz.-
    Ara or!... Guk jaun onen izenik ez genekigun, eta neska onek dena ikasi
    du... Nork uste len olakorik?
  Erro.-
    Emen Jesus'en eskua agiri-agirian dago, lagunak.
  Zabaltza.- Bai, ezin genezake ukatu.
  Zildoz.-
    Alaba laztana!...Ire itzak txoraturik naukatxion. Len gure naigabea aundia
    izan baden, azkoz aundiagoa den oraingo poza.
  Izarra.-
    Jainkoaren eskua nigan argi-argi ikusten dezute denok. Beraz gure biotzeko
    esker-ona Jesus errukitsuari ta bere morroi zintzo Onesto jaunari azaltzeko
    zorra degu guziok, egizko zorion-bidea erakutsi digulako, ta batez ere ni,
    betiko illuntasunetik atera naulako. (Erro'ri) Ia, bada, Erro jauna, artu
    zuk itza gu denon izenean ta eskeñi zazkiozu Onesto jaunari guzion biotzak,
    Jesus'en legea bere aotik entzun, ta gogoz artzeko gerturik gaudela erabat
    adierazirik.
  Erro.-
    Onesto jauna: Gau arrigarri asko aditu ta ikusi ditugu gau zoragarri ontan. Iñork ezin egin ditunak goiko Jesus onak zure bitartez egin dizkigu. Zuk
    erakusten dezuna egia dela ta Jesus gure Jaunak zure aurrekoai erakutsitako
    berbera dela argi-argi ikusten degu, jauna. Zure eskuetan gaituzu, bada, denok, eta gutzaz nai dezuna egin dezakezu.
    Zuk azalduko diguzuna sinistu ta egingo degu. Au da beintzat nere eritzi ta
    asma; baña bestera pentsatzen duanak, nai duna egin dezake. Nere ustez,
    beste biderik artzea bere buruari kalte egitea da, ordea. - Esan, bada,
    orain neri gizonok: Nik bezela Jesus zuen Jaun eta Jainkotzat aitortu, ta
    bere legea artzen al dezute?
  Gizon denak.- Bai, guk.
  Erro.-
    (Emakumeai) Eta zuek, emakumeak, zer diozute?
  Emakume guziak.- Guk ere artzen degu.
  Erro.-
    (Onesto'ri) Ona emen, bada, gure aita Onesto, guzion biotzak zure eskuetan.
    Nai bezela eratu itzazu. Itz-egin zazu, ta gogoz adituko zaitugu.
  
  Onesto.-
    Nere biotza lertzeko zorian dago pozaren pozaz, zuek Jesus'en artaldeko
    bidean jarri zerateIako. Jesusek bere alde egin degun lan puska au erruz eta
    ugari azi du, ta guk irabazi genduan baño uzta aundiago eman digu. ¡Jainko
    berak uzta ugari au zaindu ta ondu dezala!... Denon etsaia, sulezeko aingeru
    gaiztoa, iñoiz zuen kaltez jartzen bada, ez izan biIdurrik; Jesus gure alde
    da-ta, bere laguntzarekin oso errez garaituko dezute.
  Orain, Jesusen jarrailleai dagokien bizitzari asiera emateko, zuen artean
    irain-zorren bat baldin badezute, alkarri biotzez barkatzea litzake Jesus
    gure Jaunak ontzat eta egokien artuko luken egipena. (Denak alkarri begira
    daude, iraiñen alkar-barkatze au zer den aditu ez balute bezela. Apurtxo bat
    gerora Lazkoz oartzen da, ta Osteriz'ganantz abiaturik diotso:)
  Lazkoz.-
    Osteriz, len alkarrekin burruka egin diagu, ta alkarri barkatu bearren
    gaituk.
  Osteriz.- (Bigundurik) Bai, mutil, egia dek.
  Lazkoz.-
    Nik beintzat dena barkatzen diat, iraiña ta zor didaken ardia. Ik,
    ¿barkatzen al dizkidak esan dizkikaten itz txarrak?
  Osteriz.-
    Bai, mutil, ta pozik ala ere. Ator nigana ta eman zaidak besarkada estu bat.
    (Biak besarkatzen dirade).
  Fermin.-
    (Gorantz begira) Jaunak nere anaien biotzak ikutu ditu. ¡Onetsia ta
    bedeinkatua bedi bere izen aundia!
  Osteriz.-
    (Zildoz’gana zuzendurik) Irekin ere zorra diat, Zildoz, ire zintzotasunari
    susmo txarra egin diotelako. ¿Barkatzen al didak?
  Zildoz.-
    (Samurturik) Bai nik. (Besarkatzen dira).
  Olabe.-
    (Biotz-samurturik, Zildoz’i) Ni ere orren laguna izan nauk, Zildoz. Barkatu
    zaidak neri ere.
  Zildoz.-
    Bai eta gogoz ala ere. (Biak besarkatzen dira).
  Onesto.-
    Jainko errrukitsuak Orikan'darrak argitu ditu. Goiko  argi
    iraunkorra betiko eman bezaie!... Orain, seme maiteak, gaua aurreraturik
    dagolako, denok etxeratu zaitezte. Urrrengo egunetan, Jauna lagun, sinistu
    eta egin bear dezuten guzia astiro azalduko dizuet…
  Erro.-
    Jauna, nere etxetxoa zu ta zere lagunaren etxetzat artu dezakezu, gure
    artean egongo zeraten egunetan.
  Zildoz.-
    Ez, orixe. Gurean zaude, ta bertan egongo zera nai dezun arte.
  
  Onesto.-
    Ez asarretu orregaitik, gizonak; neri edozein arkaitz ala zuaitz-zulo
    berdin-berdin zait lotarako-ta. (Erro'ri) Baña gaizki erizten ez bazaizu,
    etxe ontantxe geldituko naiz.
  Erro.- Nai dezuna egin dezakezu, jauna.
  Garbi.-
    (Onesto'ri) Eskerrik asko, jauna. Gure zorionik aundiena zu gurekin eukitzea
    da.
  Izarra.-
    ¡Au nere poza! ¡Bizitza berrira ekarri naun aita Onesto gurekin izatea!
    Jainko-gauzetan aritzeko aldi neiko izango degu biok.
  Fermin.-
    Anai maiteak: Lotara joan baño len, Jainkoari egin dizuten mesede
    neurrigabea aitortu bearrean zaudete. Jaunak erri askoei oraindik eman ez
    dien zeruko argitasuna gaur, illargi-beteko gau ontan zuei eman dizute.
    Mundu zabal geien-geienak ez du gure Jesus maitea ezagutzen. Napartar ta
    beste euskaldun geienak ere deabruaren, aingeru gaiztoapen illunpetan
    arkitzen dira, beren egizko Jaungoikoa ezagutu gabe, ta beren animak betiko
    galtzeko zori-zorian arkitzen diralarik. Ainbesta ta ainbestei eman ez
    diena gaur zuei bere errukia aundia eman dizue.
  Goraldu dezagun, bada, denok Jesus'en ontasuna; jaso goraño bere guganako
    errukitasuna; eskatu Berari gogoz bere Berrion eta legearen argitasuna
    munduko bazter guztietaraño lenbailen zabaldu dezala, gizon guzi-guziak
    bere artaldean sartu ditezen. Eta abestu denok nerekin bere Jaungoitasun,
    Nausitasun eta Erregetasunari.
   
  A B E S T I A
(Denak)
         Kristo gure Jaungoikoa
  Guziok degu aitortzen,
  Gure Errege ta Nausitzat
  Guziok adoratzen.
  Bere erruki txit aundiak
  Eman digu argia;
  Guzioai eman bezagu
  Izagañeko gloria.
  (Onesto ta Fermin) Gure biotzak ez daki
  Zorra nolan ordaindu
  Jesús errukitsuaren
  Biotz santua goraldu.
  Zildoz jaunaren alaba
  Piztu nai izan dulako
  Orikan’darren biotzak
  Ikutu ditu betiko.
  (Denak)
          Kristo gure
    Jaungoikoa…
  O I A L A
  * * * * *